ETAren historiari buruzko mahai ingurua emititu dute HispanTVn
Igandean HispanTV telebista kate iraniarraren espainierazko kateak “ETA: Cuando las pistolas hablaban de política” 52 minutuko mahaingurua emititu zuen. Pablo Iglesias-ek gidatu zuen saioa eta parte hartu zuten Martxelo Otamendik, Miguel Romerok, Iñaki Errazkinek eta Juan Carlos Monederok.
Gutxitan edo inoiz ez du halakorik egin telebista kate batek: ETAren historia politiko eta armatuari buruz hitz egin zuten. Gaia jorratu zuen Fort Apache saioa HispanTV telebista kateak emititu zuen zuzenean, baita streaming bidez ere.
Canal33/TeleK Madrilgo telebista kate ezkertiarreko La Tuerka saioko aurkezle eta zientzia politikoetako irakasle Pablo Iglesiasek egin zuen gidari lana. Mahaiaren bueltan, aldiz, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Miguel Romero Viento Sur aldizkariko zuzendaria, Iñaki Errazkin Insurgente aldizkariko editorea eta Juan Carlos Monedero politologo eta irakaslea.
#FortApache hashtag-arekin jarraitu zuen jendeak saioa zuzenean:
El día que ETB se atreva a hacer lo que ha hecho #fortapache empezaré a tener fe en sus gestores.
— TheklanEH (@theklaneh) Urtarrila 20, 2013
“¿La diferencia entre terrorista y patriota, es la diferencia entre victoria y derrota?” #FortApache
— el disidente ? (@luchadisidente) Urtarrila 18, 2013
ETA: Cuando las pistolas hablan de política fortapache.es/?p=130 Debate y análisis sin tapujos, del movimiento armado vasco.
— Désobeissance civile (@ibkada) Urtarrila 22, 2013
ETA: Cuando las pistolas hablaban de política. Un programa histórico de #FortApache RT youtube.com/watch?v=HfN-Ti…
— Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) Urtarrila 22, 2013
RT @zuzeu: ETAren historiari buruzko mahai ingurua emititu dute HispanTVn http://t.co/jQteC5oO
RT @zuzeu: ETAren historiari buruzko mahai ingurua emititu dute HispanTVn http://t.co/jQteC5oO
Laburra egin zait. Horrelako gehiago behar lirateke.
https://zuzeu.eus/2013/01/23/etaren-historiari-buruzko-mahaingurua-emititu-dute-hispantvn/
Espainiak HispanTV kanala debekatu du.
.
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/01/24/madrid/1359045072_806564.html
.
http://www.publico.es/449575/vulnera-la-libertad-de-expresion-cerrar-hispantv-solo-porque-es-irani
Erreportai hau eman eta gero Espainiako Gobernuak HispanTV debekatu du.