ETAren historiari buruzko mahai ingurua emititu dute HispanTVn

fortapache
Igandean HispanTV telebista kate iraniarraren espainierazko kateak “ETA: Cuando las pistolas hablaban de política” 52 minutuko mahaingurua emititu zuen. Pablo Iglesias-ek gidatu zuen saioa eta parte hartu zuten Martxelo Otamendik, Miguel Romerok, Iñaki Errazkinek eta Juan Carlos Monederok.  

Gutxitan edo inoiz ez du halakorik egin telebista kate batek: ETAren historia politiko eta armatuari buruz hitz egin zuten. Gaia jorratu zuen Fort Apache saioa HispanTV telebista kateak emititu zuen zuzenean, baita streaming bidez ere.

Canal33/TeleK Madrilgo telebista kate ezkertiarreko La Tuerka saioko aurkezle eta zientzia politikoetako irakasle Pablo Iglesiasek egin zuen gidari lana. Mahaiaren bueltan, aldiz, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Miguel Romero Viento Sur aldizkariko zuzendaria, Iñaki Errazkin Insurgente aldizkariko editorea eta Juan Carlos Monedero politologo eta irakaslea.

#FortApache hashtag-arekin jarraitu zuen jendeak saioa zuzenean:

 

 

6 pentsamendu “ETAren historiari buruzko mahai ingurua emititu dute HispanTVn”-ri buruz