Eta Sortu legeztatuko balute?
El Mundok azalera eraman du notizia: Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztetatu egingo duela emantzat ematen du. Urkulluk ideia hau aipatu zuenean, duela hilabete, Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu beharko lituzkeela esan zuen. Argudioa? Sorturen legeztatzeak paisaia politiko berria ekarriko luke, eta oraingo Legebiltzarraren emaitza ez litzateke hiru herrialdetako euskal gizartearen islada izango.
Urkulluren tranpa eta oportunismo politikoa onartuta (orain arte ere ez da izan, eta zergatik ez du argudio hori orain arteko indarrez erabili? ), ez ote lituzke Sortuk ere Udal eta Foru Hauteskundeetako emaitzak inpugnatu behar? Ezker Abertzaleak Bilduko independienteetan bere burua ordezkatuta ikusi duen arren, egia da ezin izan duela, besteen modu berean parte hartu ahal izan hauteskundeetan. Eta Sorturi desabantaila hori onartzen bazaio, eta Konstituzionalak legezkotzat jotzen badu, Udal eta Foru Hauteskundeak errepikatzeko eskatuko du, ala Bilduren aukera, Ezker Abertzalearentzat estrategikoa zela frogatuko da?