Eta hik? Nola bizi dunk euskara?

Euskaraz bizitzeko ahaleginean izandako pozak, oztopoak, aurrerapausoak, jasotako aurpegi txarrak edo txaloak… konpartitu nahi baditunk, hator abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentrora! Mahai baten bueltan, kirolariekin, musikariekin, idazleekin, kazetariekin, aktoreekin, bertsolariekin eta zu bezalako beste gazte askorekin hitz egiteko aukera izango dunk. Eta goiza borobiltzeko… Zuloak zuzenean!

Eman izena eta entzun kirolariak tertulian GAZTEZULO.COM-en

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

5 pentsamendu “Eta hik? Nola bizi dunk euskara?”-ri buruz

  • Hona hemen Euskal Herria Sozialista blogak atzo bertan Sortu alderdiaren prozesu eratzailearen eztabaiden harira, euskararekiko erakutsi duen mespretxua:

    http://euskalherriasozialista.blogspot.com.es/2012/11/los-ustachas-vascos-necesitan-ya-sortu.html

    “Euskal Herria Sozialista” ala “Vascongadas Socialistas”?

    (Oharra: “Ustacha” naziekin kolaboratu zuten independentista kroaziarrak izan ziren.)

    • Ostia. Akojonatuta gelditu naiz “Euskal Herria Sozialista” irakurrita. Ustacha, liki, seguir a Otegi como borregos…
      Intereconomía? Ez, EUskal Herria Sozialista.

      Egitan ? Baina ni non koino bizi naiz?

  • Gustatu zait euskara sustatzeko egitasmo hau, baina bideoa ikusi dudanean esaldi batek arritu nau: Txurrindulariak (Aslarloza uste dut dela) dio Tourrean gazteleraz ez egiteagatik, frantsesez egin zituela deklarazioak, eta nere galdera da: frantsesez egitea gazteleraz baino hobeagoa al da? Iparraldean euskara sustatzen lan egiteten dutenek argi dute erantzuna!

    Hala ere, oso polita ekimena!

    • Patxi ados nago arraro geatzen dela frantsesa erabiltzearena gazteleraren ordezko, batez ere iparraldekoen ikuspuntutik. Baina nik uste, kontestua ere kontuan hartu beharra dagoela; Frantzian zegoen Tourrean eta bertako hizkuntza frantsesa da. Beraz ez da horrenbesteko “bekatua” bertako hizkuntzan eitea (beraiek gurekin egingo balute gaitzerdi!).
      Ederra ekimena!

  • Euskal Herria Sozialistako horiek kaskamotz kuadrila erdaldun/erdalzale baten itxura dute, Alde Zaharretan eta Euskal Selekzioaren partidetan borroka bila ibiltzen diren horietakoak