Micah P. Hinson

Micah P. Hinson Juan G. Andres


Nik baino zazpi urte gehiago ditu soilik Micah P. Hinsonek. Tejerok estatu kolpea jo zuen garaian jaio zen Memphisen. Gaztea izanagatik ere bizitza gorabeheratsua izan du, buruhaustez betea (drogak, kartzela…).

Bere lehen diskak, Micah P. Hinson and the Gospel of Progress albumak, zur eta lur utzi zituen kritikoak eta urteko disko onenen artean sailkatua izan zen hedabide askogatik. Johnny Cash eta Dylanbezalako musikariekin konparatu dute, baina berak ez du bere burua haien mailako ikusten.

Asteartean Donostian eskainiko duen kontzertura noa konpainia onean, eta arakatzen ibili naiz sarean, pedagogia egiten. Halaxe egiten dut musikari bat deskubritzen nabilenero. Izkin oro miatzen dut, sareko azken hegia baita.

Musikari batzuk diskoa oparitzen dizutelako ezagutzen dituzu. Edo aditu diezulako lagunei berbetan. Edo osabak disko bat ustekabean oparitu dizulako. Edo kontzertu batera joateko parada suertatu zaizulako. Aipatu kasuen batura bat da Hinsonena nire kasuan, aditua nion Juan G. Andres lagunari eta astearteako kontzertuaz konturatu orduko jarri nintzen martxan.

Miaketan honako bideoa topatu nuen. Bertan Micah ageri da Madrilgo metroan jotzen, batere artifiziorik gabe eskilaretan jesarrita. Antzokiak betetzen dabil han eta hemen, entzuleek maitatua da, berezia. Baina, estatu batuarra anonimo hutsa da lanetik bueltan edo lanera doazen madrildarren begietara. Ez dute ezagutzen, ergo ez dira geratzen akorde bakar bat ere entzutera. Zein ederra den anonimotasuna batzuetan. Zein soil erakusten gaituen, zein babesgabe, zein erridikulu behartuz gero.

Ederra da anonimotasuna, eta ederrak dira baita, horrelako opari txikiak.

Bere musika GrooveShark-en.

Ekaitza bainuontzi batean