Estualdirako lasaigarria
Paper bat falta zaizu eta non egon litekeen dakitenek telefono deia erantzuten ez dizutenean (eguna telefonoari lotuta ematen dutenean). Nagusiak paper hori errobota bailitzan eskatzen dizu eta zeure azalpena entzuten ez duenean. “Inor ez dago lanean” zeure buruari galdetzen diozunean. Lanetik atera eta gero, aitak erosketak egiteko laguntza eskatzen dizunean. Zulatzeko makinen hotsek siesta izorratzen dizutenean. Berandu zabiltza eta jantzi nahi duzun kamiseta hori aurkitzen ez duzunean… JARRI KANTA HAU, OZEN ABESTU ETA ESTUTZEN ZAITUZTENAK BIDALI PIKUTARA!!!
PD: Baietz orain lasaiago egon?
PD2: Bestela bideo hau ikusi eta zu baino barregarriagorik dagoela kontartu zaitez! Euskaraz holangoak falta dira. https://youtu.be/lR1dKu2NANM