Estropada eguna Donostian: gora bizkaitarrak!
Zoritxarrez, edota zorionez, auskalo, bertakoontzat ez da askotan erraza izaten egunaz nahi bezela gozatzea, hainbeste jenderekin ez dagoelako guk benetan maite ditugun txokoetan ibiltzerik.
Hala ere polita izan ohi da Urgull mendia kolorez margotuta ikustea; afizio bakoitza beren koloreekin, baina laguntasunez, bata bestearen aldamenean, bakoitza berea defenditzen baina aldamenekoa errespetuz tratatzen. Zenbat ikasi behar duten oraindik beste kirol batzuetako afizioek, gure kirol maitatuenetik! Izan ere, gaurko egunez Bizkaia izan da nagusi Gipuzkoako hiriburuan eta ez da inongo arazorik egon ez jestu txarrik ez polemikarik ez ezer eta hori, txalotzekoa dela iruditzen zait.
Behingoz gizakiongan itxaropen piskat izan dezakegula erakutsi degu eta elkarbizitzan badakigula gure aldamenekoa, nahiz eta hau beste kolore batekoa izan, zuzen eta errespetuz tratatzen. Horregatik gustatzen zait estropaden eguna.