Kontxako Bandera Bermeorantz joango da aurrenekoz

MzMwOQ==

Azken bi urteetan bezala, trainera galiziarrak erdietsi du Kontxako Bandera emakumezkoen ohorezko txandan. Getaria-Tolosa, Zumaia eta Galiziako neskak oso berdindurik heldu dira ziabogara, baina erraz gailendu dira itzuleran galiziarrak.

Gizonezkoei dagokienez, Astillerorekin lehia estua izan ostean, Hondarribiak irabazi du parekatu bezain ikusgarria izan den lehen txanda.

Orio izan da ohorezko txandan garaile, eta Kontxako Bandera berriz, Bermeotarrentzat izan da. Kaikuko mutilak erre egin dira azken txanpan eta ez dira banderaren lehian izan.

Bermeoko ontziak primeran egin du ziaboga eta abantaila itzela hartu du beste trainerekiko. Sestaokoek bost segundo galdu dituzte ziaboga ostean eta hortik aurrera, atzera besterik ez dute egin, psikologikoki gogorra izan den itzuleran. San Juanek ere ez du egun onena izan, Koxtapeko ontzia 24 segundora heldu baita. Orio berriz, atzetik aurrera etorri da, Kaiku eta Urdaibai gainditu eta itzulerako erakustaldi aparta eginez.

Oriotarrek zortzi segundo atera dizkiote Urdaibairi helmugan eta hauek Sestaokoei atera dizkieten hamahiru segundoek beren aurreneko Kontxako Bandera aitortu diete bermeotarrei.

Ohorezko txandan

1. Orio 19:28,16

2. Urdaibai 19:36,18 (+ 08,02)

3. Kaiku 19:49,38 (+ 21,22)

4. San Juan 19:52,44 (+ 24,28)

Lehenengo txandan

1. Hondarribia 20:03.482.

Astillero 20:05.263.

Pedreña 20:20.164.

Donostiarra 20:46.40

Sailkapen nagusia

1. BERMEO-URDAIBAI 38:50,26

2. ORIO – AMENABAR + 0:08,80

3. KAIKU AMBILAMP  + 0:11,78

4. SAN JUAN – IBERDROLA  + 0:24,82

5. SOCIEDAD DEPORTIVA DE REMO ASTILLERO  + 0:47,90

6. HONDARRIBIA ORSA + 0:47,98

7. S. D. R. PEDREÑA + 1:01,08

8. DONOSTIARRA + 2:07,86

Irudia | Urdaibai garaile | Ortzi | Creative Commons By SA

kazetaria-edo