Estreinatu dute Pasaiako Badia, bertan jazotako segadaren dokumentala

Estreinatu dute Pasaiako Badia, bertan jazotako segadaren dokumentala –

“Pasaiako badia” estreinatu zen atzo Iruñean, bertako segadaren inguruko dokumentala.

Hurrengo hitzordua Azpeitian izango da, non ikusentzunezkoa hiru egunetan botako duten; bihar aurrena, igandean eta astelehenean gero. Ondoren, dokumentalaren arduradun Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Erik Aznalek agertu dutenez, Euskal Herriko bira hasiko dute.

.

Hemen duzue teaserra:

Eta honela dio sinopsiak:

“1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da.

Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu dizkie Pako Etxeberria forenseak. Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio.

2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute.

32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi da”.

.

Emanaldien berri izateko, jarraitu Pasaiako Badia kontua Twitterren. Adi egon!

Estreinatu dute Pasaiako Badia, bertan jazotako segadaren dokumentalaEstreinatu dute Pasaiako Badia, bertan jazotako segadaren dokumentala