Estatus politiko berria-Euskal bidea

Estatus politiko berria-Euskal bideaBai EAJk bai EH Bilduk eskua luzatu diete elkarri. Zaplasteko bat emateko. Biek ala biek Euskal Herriaren aldaketa-moldaketa politiko-juridiko bat gauzatzeko ideiak mahai gainean jarri dute. Jeltzaleek estatus politiko berria deitu dute, koalizioak #euskalbidea. Zer da bakoitzak dioena?

Euskal estatu independiente baten ibilbide orria aurkitu nahi baduzu lerrootan, utzi irakurketa. 

EH Bilduk “Euskal Bidea elkarrekin Euskal Etxea eraikitzen” dokumentua aurkeztu du aste honetan, gero Gasteizko legebiltzarreko eztabaidan defendatzeko. Txosten hori “Euskal Herri burujabearen autoeraketa ibilbide demokratikoan parte hartzeko eskaintza” da. Euskal Etxea deitu duten euskal estatua sortzeko bidean “autoeraketa, lurraldeen arteko kohesioa eta burujabetza era progresiboan garatzea” dira osagaiak. Proposamena biribildu eta eztabaidatzeko borondatea erakutsiz, “Aspaldiko partez Euskal Herriaren txanda iritsi da” esanez amaitzen da dokumentua.

EAJren estatus berria Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztien arteko adostasunetik aterako den autogobernurako proposamena da. “Aniztasuna, zorroztasun juridikoa, eta aukera legezko eta zilegizkoen garapenaren printzipioa”. Lantaldea udazkenean jarriko da martxan, eta legealdi honetan emaitzak lortzeko data jarria du, aldez aurretik PP eta PSOEk erdeinuz begiratu badute ere. Euskadi Irratian egin elkarrizketan Urkullu lehendakariak aitortu duenez 2005eko estatutu politikoaren edukia izango du oinarri (“autogobernua gaurkotzea“), baina prozedura da aldatuko dena.

Kritikak

 

 

 

EH Bilduk Jaurlaritzaren proposamena biharko gosea dela dio

Estatus politiko berria alderdiekin hitzartu nahi du lehendakariak

Eztabaida orokorraren kronika, Iñaki Iriondok

Estatus politiko berria-Euskal bidea

10 pentsamendu “Estatus politiko berria-Euskal bidea”-ri buruz

  • Somorrostro Harana 2013-09-20 15:14

    Onaztarrak eta Ganboatarrak eztabaidatzen gizarteari begira barik? Zaharrak berri.

    Betiko legez EAJ-k edozein eztabaidarako (ekonomikoa, soziala…) erabiltzen du erreferentzia berbera: “Gu Euskadi eraikitzen egon garen bitartean zuek zer egiten egon zarete 35-40 urte hauetan?”

    Betiko legez EH Bilduk PSEgaz akordioak egiten dituenean PSE alderdi ezkertiarra da eta demokratikoa baina EAJ denean PSEgaz akordioak egiten dituena PSE alderdi eskuindarra, espainiarra eta ez da demokratikoa.

    Nazkatuta naukazue biok, eta uste dut ez naizela bakarra izango.

    Gora euskal leinuak!

  • Baita PNV baita BILDU ez dira soilik espaianako sistemaren parte hartzaileak eta kolaborazionistak, sistemaren tresna haudienak baizik. Sinestuko dizuegu espainako instituzioetatik kanpo deituko diguzuen.
    Hortarako espainatik “baja” eman behar zarete (partido eta koalizioa espainolari agur esan) eta gobernu probisionala sortu. Zeren zain zaudete? Milaka ta milaka lagun gaude hiritartasuna erreskuratzeko, gure hiritartasuna, gure gobernuaren orientazioak jarraitzeko, gure Estatua defendatzeko. Frantziarekin, gauza bera.

  • Fermin Galparsoro 2013-09-20 18:29

    “Euskal estatu independiente baten ibilbide orria aurkitu nahi baduzu lerrootan, utzi irakurketa.” Oso ona!
    Penagarria baina onartu beharreko baieztapen gogorra.

  • Orreaga taldearen frikikerietan euskal estatu independiente baten ibilbide orria aurkitu nahi baduzu, edo proposamen ziztrinen bat, behintzat, jai daukazu!

    • Desague Taldea 2013-09-20 21:04

      Gure nazioan fenomeno kurioso bat gertatzen ari da. Eskuak lotuta, benetako konstituzionalistak ehizatzen ari dituzten garaiotan, Gonzalo Etxague edo Orreaga Taldea bezalako kolaborazionistak loratzen ari dira.
      Non ibili zarete azken 50 urteotan?
      Nazkagarria da gertatzen ari den hau guztia. Zuok, kolonialisten bermea!!!

      • Bejondeizula! Eskola garaitik ez didate abizenarekin erdal txisterik egin. Baina hain zaharra ez naiz ni. Orain dela 50 urte jaio gabe nengoen 🙁

  • Ez dakit EH bildukoak EH bilduoak direnik ere konturatzen diren. Ez eta EAJrrak pnvkoak direnikan ere. Zein baserrizulotik ateratakoak utzi du alde batera Euskal Hiria eta bilakatu du Euskal Etchean? Zein mendiren puntan eraikiko dugu EUskal Etxetxo hori? Urkiolan? Eraitsi ditzagun bada Bilbao, Donostia, Hirunea, Burdigala… kolonizatu hiriak! Utz ditzagun bakean gure euskal etxetxoak, gure euskal embaxadatxoak, eta zuzendu dezagun bidea Euskal Hirira, euskaldun eta euskariar hirira.
    *****Zenbat ordainduko dute Espainiar eta Frantziar estatuek Euskal Etxearen alokairua?

    • “Groundhog Day” filma ikustea gomendatuko nizuke.
      Orain dela bost minutu amaitu dut.
      ? badator, beti, norberaren baitatik.
      Big Bang!

    • agrum saltum talassos polis 2013-09-21 08:36

      Utikan Euskal Hiria eta gora bedi Euskal Herria

  • ????????? Kentauros da, baina ? Omega.