Urkullu eta Mintegiren hitzaldien euskara-gaztelania banaketa politika orokorrari buruzko eztabaidan

urkullu mintegiPolitikarien hitzaldien mamiaz gain, forma ere utzi zuen agerian Eusko Legebiltzarreko eztabaida orokorrak. Hizkuntza aldetik ere bai. Ordezkari gehien dituzten bi indar politikoen euskara-erdara erabileraren arteko banaketa aztertu dugu. Horretarako, besteak beste, Iñigo Urkulluk eta Laura Mintegik egindako lehenbiziko hitzaldiaren testua hartu dugu kontuan.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk 27 orrialde irakurri zituen Osoko Bilkuran. Lerroz-lerro aztertu eta gero, haren hizkuntza banaketa hau da: gaztelaniaz %60, euskaraz %40. [dokumentua]

EAJko legebiltzar taldeko bozeramaile Joseba Egibarrek birritan hartu zuen hitza. Lehenbizikoan euskara hutsean jardun zuen (transkripzioa 97-109), bigarrenean, %46 euskaraz eta gainontzekoa erdaraz (transkripzioa 170-175). Orotara, Egibarren interbentzioen %82 euskaraz gauzatu zen.

EH Bildu koaliziko buru den Laura Mintegik 8 orrialdeko hitzaldia prestatu zuen, 30 minutukoa. Hitzen %85 euskaraz ahoskatu zituen Mintegik. Gaztelania ia espreski datu ekonomiko batzuk aipatzeko eta bakegintzari buruzko tarterako utzi zuen. [dokumentua]

Aipatzekoa da, bestalde, PSEko Patxi Lopezek, PPko Arantza Quirogak eta UPDko Gorka Maneirok ere euskaraz egin zutela, nahiz eta %20tik behera egin.

 

euskara, politika
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Urkullu eta Mintegiren hitzaldien euskara-gaztelania banaketa politika orokorrari buruzko eztabaidan”-ri buruz

  • Zergatik ez dira Joseba Egibarren datuak agertzen? Legebiltzar-taldeen bozeramaile guztiak agertzen dira eta bera ez.

    • ZuZeu

      Iñigo Urkullurena hartu dugu kontuan, EAJko ordezkari gisa, nahiz eta badakigun berez Jaurlaritzaren ahots lanak egin zituela. Saiatuko gara Egibarren datuak ere jasotzen. [EGUNERAKETA: Joseba Egibarren datuak sartu ditugu]

  • Izugarri ona deritzot alderdien hizkuntza-erabilerari segimendua egiteari, behar-beharrezkoa da markaje hori. Ea baten batzuk lotsatu-edo egiten diren. EAJk pasa den ekainean %25 eta Bilduk %75, zer dela eta alde hori?????

  • Alde hori, alderdi biotako bakoitzak euskararekiko duen interesari dago lotua, zalantza barik.
    Alderdi no-nacionalisten porzentajeak ere esanguratsuak dira, eta bozeramaleen euskarari erreparatzen bazaio…

  • Alderdi nazionalista españolen aldetik aspaldian ez dut ezer espero. Baina EAJ estutu beharra dago. Gaur bertan ETB2ko Teleberrian Urkullu euskaraz atera dute, baina Tejeria, Mintegi, Jon Landa, futbolari euskaldunak etb etb denak erdaraz. Noiz ikasiko dugu erdaraz eta euskaraz deklarazio berak eginda euskara guztiz desagertzen dela?? Hori dela eta, zorionak Gorka Otxoari eta ekipoari, berak egindako programan (Eskerrik asko Mr…) euskaldun guzti-guztiak euskaraz azaldu baitziren , ETB2 izanda ere.

  • EAJri ondo estutu egin beharko zai(zki)o bai. Izan ere, datozen 10 urteetako hizkuntz politikaren ildo nagusiak (ESEP) adostu berri ditu PSOE eta PPrekin, Patxi Lópezen aginte garaiko testua erreskatatuz gainera! Bestalde, salbuespenak salbuespen, ezker abertzalea lokartuta ditudi… Gertatuko zaigu, Celáaren eredu hirueledunarekin bezala? Kataluñan eta orain Balear irletan egur batean, egundoko erantzuna, grebak eta abar eredu horren aurka, eta berton aldiz, ia olatua ere egin zitzaion…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude