Estatua izan nahi duen nazioa ikusi dugu. Edo zati bat behintzat.
Argazkiaren goiko ezkerrean klikatu, gauzak ondo ikusi behar dire eta.
Neuni ere izan naiz Irun eta Hendaian ospatu den Aberri eguenean eta aurreko urteetan baino jende gehiago iruditu zait. Haietan ere izan bainintzan. Baina aurten, zerbaitek beste urteetan baina esperantza gehixeago sortua zidan (neri bederen). Agian hori zuen onena, aurreko urtekoetakoek sortu zidaten esperantzaz gain, aurten, oraindik ere, gehixeago nuela. Aurreko urteetako jende ugari bertan zegoen, beste asko bezala; bai hangoak eta bai hemengoak (zein da hemen?). Baina arraroa da. Neretzako ere arraroa da. Izan da.
Ni ere ez naiz etxean sentitu. Beste zerbait ere ohiukatzeko gogoa zuen jendea ikusi dut; eta agian izan da hor barrena beste zerbait oihukatzeko aukera izango ez lukeela aurrikusi eta ez etortzea ebatsi duenik . Lizarra-Garaziko garaietan Iruñea utzi genuenetik, nik ere ez dut etxerik topatu. Han ikasi nuen zer zen Aberri eguna. Goizean, barruak hustutzeko aukera ematen zigun manifa jendetsuaren ondotik, bapo bazkaldu eta Jarautan galtzen ginen. Gora gu ta gutarrak!
Baina herrietara bildu ginen. Elkarrekin haritzeagatik, dena berriro asmatu genuen. Baina ezer ez da berdin! Manifarik gabeko Aberri egunetan murgildu ginen. Igande Santuan etxeko balkoian ikurrina jartzea besterik egin ez dugun Aberri egunak ikusiak ditut. Baina herriko plazan nintzen. Ez bakarrik, baina ia. Iruñean, Jesusen Hartzaileak parodiatzen zituztenez gain, ez zen jende askorik arrimatzen.
Baina esperantza sortu zigun zerbaiti hurbildu nintzen. Azken urteetan Aberri egunak zirraratxoa eragiten zidan. Pentsio erdiz, baina zirrara. Irungo Santiago Zubitik, Gaztelu Zaharrerako bidea etxeko egiten hasia zitzaidan. Ez zen etxea, baina gustura egoteko moduak ematen zizkidan behintzat. Basamortuko urteetan elkar topatutako “haietako” batzuek ere bertan aurkitzen nituen; eta beste asko ere.
Igaz, Suan edo Katun sekula topatu gabekoekin ibili ginen dantzan. Aberri egunean arratsalderako plana jakina nuen. Atsaldean dantzaldira! Ez ginen erabat etxean sentitu, baina ederki pasatu genuen!. Neuni Gaztelu zaharren Zueri So nintzela ezagutu nuen (edo zintudan) Zuzeu ere. Ez zen etxea, ez Aberri eguna erakutzi zigun etxe hura, baina heldutzen ginenerako etxeak haren antza beharko lukeelaz oharturik, han izan ginen. Bai ta ondo pasa ere.
Eta aurten ere izan gera. Baziren gauza desberdinak, baina baziren azken urteetan ezagun egindako gauzak ere. Ez ditut orain bi uteko ekitaldia zuzenean igazkoarekin lotuko. Aurtengoa iazkoarekin ere ez. Baina orain bi urte eta iaz elkar ikusitako askok ikusi dugu elkar aurten. Gaur.
Agian oraindik inorentzako ez da etxea. Agian batzuantzako jadanik bai. Baina neratzako ere izatea gustatuko litzaidake. Ez da erraza izango, baina elkarbizitza ez da sekula erraza izan.
Ni gustura etxeratu naiz. Leihotik entzuten dudanez, batzuk oraindik ez dira etxeratu. Bejondeiela!