Sanz Roldanen kontzeptuak eta irriparre maltzurra (I eta II)

Captura de pantalla 2013-11-07 a las 09.19.13

Espioitza modan dago. Egunkari guztiek atera dute haien azaletan; hala AEBek Espainiar Estatuko hiritarrak espiatu omen dituztelako, nola El País egunkariak esan duelako ezker abertzaleko politikariak CNIren lupapean daudela uneoro. Snowdenen papelek askotarako ematen dute.

Eta Espainiako Estatuak erantzun gogorragoa eman ez izana salatzen du batek baino gehiagok. Izan ere “espiatu egin gaituzte!”, sekretua publiko egin da eta “Rajoy, ez duzu deus egin behar?”. Nahiago luke Espainiako presidente jaunak sekretuak sekretu izaten segi balu. Ez baitzeukan lehendik ere arazo nahikoa, Obamaren gobernuak kristo guztia espiatzen duela (tartean Espainia) publiko egin aurretik. Patata beroa CNIko presidenteari pasa eta kito.

Duela urtebete Amaiurrek galdetu zuen kongresuan, ezker abertzalearen espioitzaren inguruan. Eta hor geratu zen, ezerezean.

El Paísek, egur gehiago botatzen du galdarara, CNIk ezker abertzaleko politikariak uneoro espiatzen dituela argitaratuz. “Objetivo permanente“, direla. Beste sekretu oso jakin bat, publikatuta asko molesta dezakeena. Denok genekiena, baina, ez zena egia, ospeko egunkari batek bere orrialdeetara eraman arte. Duela urtebete Amaiurrek galdetu zuen kongresuan gai honen inguruan, eta nola ez, hor geratu zen ezerezean. Garrantzitsuagoa baita estatu honetan, AEBetako inbertsore talde baten kontrolpean den egunakari generalistak dioena, “espainiar herritarrek” hautatutako talde politikoak “demokraziaren ganbera subiranoan” dioena baino.

Sanz Roldan generalaren kontzeptu jolasa

Gaurko prentsan dator CNIko kapoak kongresuan espiotza guztien inguruan emandako erantzuna: %99,9ko ziurtasunarekin, esan du Sanz Roldanek Rajoy ez dutela AEBk espiatu. Salvo algunas cosas. Lasai egon zaitezkete beraz, parlamentuko bozeramaleak bezalaxe.

Eta ezker abertzalearen inguruan “oso argi” mintzatu da: “Ez da politikari espainolik espiatu”. Y lo segundo ya tal… Erantzun honetan literaltasuna topatu nahi duenak ez dezala gehiago irakurri. Eta kontzeptu jolasa ulertu duenak segi dezala nirekin.

  • Noski, CNIk ez duela politikari espainolik espiatu! Ezker abertzalekoak soilik espiatu ditu, eta jakina da ez direla espainolak (Sanz Roldanen irriparre maltzurra I)
  • Noski CNIk ez duela politikari espainolik espiatu! CNIk terrorista espainolak soilik espiatu ditu, jakina baita ezker abertzalekoak ez direla politikariak. Galdetu bestela Garzon epaile sozialistari (Sanz Roldanen irriparre maltzurra II)

Badira sekretuak, denok dakizkigunak, baina ez direnak egia El País, El Mundo edo enparauek publikatu arte. Ordura arte ez dira egia, eta beraz ez dira arazo. Denok dakizkigu, baina, bost axola.

 

Ekaitza bainuontzi batean