Homeland

090409_ikurrina_GAUR-ABERRI-EGUNkurrinaAma Lur (ikusi!) dokumental klasikoaren arrastoari segika etorri da Homeland (Ama Lur esan nahi du, ingelesez). Etxepare Institutuak eta Surfilm Festibalak sortutako dokumental laburra da (10minutu), Cyrus Sutton-ek zuzendua. Korduroy.Tv ikus-entzunezko plataforma independientean jada ikusgai dago dokumentala.

Homeland from www.KORDUROY.tv on Vimeo.

Euskal Herriko historia, kultura eta paisaia du ardatz Homeland-ek. Atzerritarren begi eta belarriak goxatzeko pentsatua dago dokumentala, baina baita bertakoen gozagarri ere. Narratzaile epiko baten haritik egiten du aurrera filmak, planoen katea esanahiz esanahi lotuz. Olatuek, eta oro har itsasoak, berezko protagonismoa hartzen dute dokumentalean.

Londo Surf Festibaletik igaro ondoren Bruselara helduko da dokumentala. Orain arte Sopela, Zarautz, Angelu, Hossegor, Encitinas hiriko La Paloma Antzokia (Kalifornia), Newport Beach (Orange, Kalifornia) eta New York izan dira Homeland erakutsi duten tokiak.

Homeland
ama lur, dokua, dokumentala, Euskal Herria, film, historia, homeland, ikus-entzunezkoa, laburra

2 pentsamendu “Homeland”-ri buruz

  • “…gure klima heze eta epela…”, euria, lanbroa, itsasoa, kale hezeak. Hau ez da “Euskal Herriko historia, kultura eta paisaia”, “Araba, Bizkaia eta Lapurdikoa” baizik.

  • Euskal Herria Kantauri aldeko izuriaz konfundituz ez goaz inora. Gure lurraldearen “erreduzionismoak”, azkenean Gaztelugatxe erreibindikatzera eramango gaitu, beste lurralde guztiak etsaiari oparituz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude