Espainol elebakarren fabrika
Cristina Uriarte “Hizkuntza ereduei dagokionez, norberaren hautaketa sustatzen jarraituko dugu”
Hitz horietxekin argitu zuen Hezkuntza Sailburu Uriarte andereak legegintzaldi honetan hizkuntza ereduekin egin nahi duena, atzo gaueko Azpimarra saioan. Diglosiaren sastrakei ongarria bota, espainolisten mantra den “nahi den hizkuntzan ikasteko eskubidea” bermatzeko per secula seculorum. Idioten herria izaten jarrai dezagun.
Datuek diotenean, D ereduan ikasten duten ikasleek kalifikazio hobeak lortzen dituztela, baita Gaztelania ikasgaian ere! Datuek diotenean D ereduak soilik lortzen duela haurrak osoki euskalduntzea. A eta B ereduen eskaria jaisten ari denean ia desagertzeraino. D eredua denean euskal gurasoen gehiengoak haurrentzako hautatzen duen eredua. Zantzu asko dira ezta?
Bada EAJk ez luke zantzu horiengatik jarri behar hizkuntza inmertsioan oinarritutako eredu bakarra. Deitu D, G, J, Z… Haur eta gazteek, etorkizuneko langile, enpresari, kazetari, polizia, harakin eta okinek, euskara goitik behera menperatzea lortu beharko duen eredu bakar hori EAJk konbikzio eta ideal politiko soilengatik jarri behar luke. Parlamentuan onartu ziren hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen. Ez dadin inor egon Osakidetzara joan eta erantzun gisa “¡hablame en castellano!” lehor bat jasoko duenik. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak dira, ez dago hizkuntza bat ez ikasteko eskubiderik… inon mundu zabalean. Nahiz eta Wert edo Basagoiti horretan tematu.
Euskal izena erabiltzeagatik 500 pezeta ordaintzen ziren garaiak ez dira urrunak. Gure guraso eta aiton amonei euskara ezabatu zieten garaiak bertan ditugu. Bi orrialde atzerago, gure herriaren historia liburu ubelduan. EAJk kontuok ahaztu ditu? Epelkerietan ibiliko da ohiko legez? Bart Uriartek Azpimarran esanak irakurrita badirudi baietz.
Nahiago nuke oker egongo banintz.
“Zein nekeza den euskaldun izatea”, benetan astuna egiten da menpekotasun egoeran bizitzea, beti euskaldunok amore eman behar, beti besteen nahietara makurtu behar. Ezin da beti horrela iraun, edo aldatzearen itxaropenaz aurrerapausoak ematen dira edo etsipenak jota ito eta hilko gara, euskaldun gisa diot.
Hala, haizea gure alde dugun honetan (Hezkuntza arloan, gizartean, parlamentuan) aurrerapausorik ez ematea erabaki dute. Noren konplizitatea ez dute hautsi nahi? Zergatik hainbeste beldur gure hizkuntza mespretxatzen duen gutxiengo horri? Gehiago gara eta babes handiagoa dugu, baina haiek ozen altxako dute ahotsa Espainia osoan. Euskaldunok, ordea, etsipena normalizatu dugu eta etsipenez hartuko hau ere, ala zartagina kirtenetik heltzeko ordua heldu zaigu?
Hezkuntza ereduen sistema eta politika gezur handi baten gainean eraikia da: (ustezko) askatasuna. Gurasoei haien seme-alabek nahi duten ereduan ikas dezaten askatasuna bermatzea da ereduen sistemaren oinarria eta helburua.
Gure errealitate honetatik abstrakzio txiki bat eginez konturatuko gara iruzurra dela hau.
Hezkuntza sistemaren helburuak belaunaldi berriei gure gizartean osoki parte hartzeko, garatzeko eta bizitzeko tresnak ematea izan beharko luke. Bistan da gaur egungo ereduen sistemarekin hori ez dela bermatzen. Are gehiago, askatasuna bermatzea bada helburua, zenolako askatasuna dute A, G, X eta B ereduetan ikasitako gazteek euskaraz bizitzeko ? Batere ez. Haiek ezin dute erabaki euskaraz ala erdaraz bizi nahi duten euskaldundu ez direlako.
Ordua da konplexuak, gezurrak eta beldurrak albo batera uzteko eta mugiltze eredua ezartzeko.
Iruzurra askoz haratago doa Arturo. Izan ere, hemen (EAEn, ze beste lurraldeetan hori ere ez) aukeratzeko askatasuna euskararekiko aplikatzen da. Hobe esateko, espainiarrei nahiz españolistei euskararekin ezelako harremanik ez izateko askatasuna bermatzen die Legeak hemen, ikasketeta, lanean nahiz tabernan.
Euskaldunoi eta euskaldun izan nahi duten euskal herritarrei euskaraz ikasteko eta jarduteko leiho batzuk irekitzen dizkigu, besterik ez.
Baina nago, gure politikari “euskaltzaleenak” ere, ez direla horretaz konturatu, edo okerrago litzatekeena, konturatu bai baina ez zaie ardura edo ez dute hori salatzeko adorerik.
Menpeko nahi gaituzte ugazaba erdaldunek, eta menpean ohituta daude gure arteko asko eta asko. Eta aldaketak nekezak izan ohi dira…
Kontuz, solemnitatez mundu zabala aipatzen duzunean http://www.gaelport.com/default.aspx?treeid=37&NewsItemID=4361 Gure planeta oso leku handia da, eta askatasunaren defendatzaileak eta aurkariak edonon topa ditzakegu…
Urkulluren hitzak hauteskunde kanpaian:
Ez dut Euskara Euskal Herrian inposatuko.
Horrekin dena esanda dago.
Bestalde Osakidetzak erran du ez duela Osabide Euskaratuko ez omen delako bideragarria, hauek izango dira EAJren esfortsuak Euskararen alde, gutxi eta itxurak egiteko.
Uztar ditzagun indarrak http://eibar.org/blogak/leire/irauli-beharra/newsitem_view#1358367778192816 eta has gaitezen lotsa eta beldurrik gabe dagokiguna eta dagokiena borrokatzen!!
Ez gara hain gutxi, aktibatzea falta zaigu, has gaitezen bada!!
Bikaina artikulua. Bejondeizula, Xigor!
Atzokoak entzun ondoren, neuk ere artikulu bat idatzi nuen neure blog pertsonalean. Plazer baduzue: http://berbenxarma.blogspot.com.es/2013/01/d-ereduaz.html
Eskerrik asko eta segi fin, onena etortzear dago eta!
Oraintxe entzun det atzoko Azpimarra eta lehen aldiz Cristina Uriarte andere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu berria. Elkarrizketa euskaraz egina da eta benetan kostatu zait ulertzea zer esaten zuen delako Cristinak. Zuei ez? Euskaraz horrela mintzo den pertsona, bere euskaltasuna orain artean horraino landu duen pertsona izan behar dugu ‘euskal’ ‘hezkuntza’ ‘hizkuntza’ eta ‘kultura’ sailburu? Ala hobeto zuzendu luke gure artean ‘hezkuntza’ ‘hizkuntza’ eta ‘kultura’ globalizatuen espainolezko bertsioa?
Asko omen daki kimikaz. Espainiako Kimikako Erret Elkarteko kide.
Nik eskertzen diot bihotzez euskara maila hori eskuratu izana. Baina horren pertsona bizkorrak agian arreta gehixeago jarri izan balio bere euskalduntasunari… Nik apustu egingo nuke ez dela euskeraz lan egiteko gauza. Beharrezko txostenak euskaraz lantzeko. Ez dituela bere eginkizunak euskeraz beteko. Agian erratuko naiz. Nahiago nuke. Baina erratuta ez banago, euskaraz lan egiteko gauza ez den pertsona onartu dezakegu ‘euskal’ ‘hezkuntza’ ‘hizkuntza’ eta ‘kultura’ sailburu, edota adarra jotzen ari zaizkigu?
Elkarrizketan egiten dituen baieztapen bakarretakoa da ‘gurasoei bermatu behar zaiela seme-alaben hezkuntzako hizkuntza eredua aukeratzeko askatasuna’.
Baina hor ez da Wert ministro espainolak esaten duena?
Pasarte batzuk besterik ez nituen entzun, baina zeuk aipatutako sentsazioarekin geratu nintzen. Ni neu gogoaituta nago hezkuntza eredua aukeratzeko askatasunaren mantra horrekin, zeren, askatasuna bermatu behar bada, berma dezagun guztiontzat, baita euskaldunontzat ere, ezta?
Izan ere, noiz bermatuko dute gure agintari arras estimatuek Lanbide Heziketa euskaraz egiteko askatasuna?
Eta Unibertsitateko ikasgai guztiak euskaraz (eta euskara duinez) egitekoa?
Noiz bermatuko dute eskolaz kanpoko aisialdi eta kirol jarduerak euskaraz egiteko sakatasunea?
Eta noiz liburutegietan euskarazko eskaintza zabala eta duina izatekoa?
Noiz izango gara, gure etxean, erdaldunak adina errespetatuak, agintari jaun-andreak?
Jakina Itzain, iruzurra askoz haratago doa. Burujabeak ez garen bitartean espainiar konstituzioaren menpeko garen bitartea argia dago zer dagoen:
Artículo 3.
1. El castellano es la lengua española oficial del Estado. Todos los españoles tienen el deber de conocerla y el derecho a usarla.
2. Las demás lenguas españolas serán también oficiales en las respectivas Comunidades Autónomas de acuerdo con sus Estatutos.
3. La riqueza de las distintas modalidades lingüísticas de España es un patrimonio cultural que será objeto de especial respeto y protección.
Euskara jakitea ez da “betebehar” bat beraz gure hizkuntza ere ez dago gaztelaniaren maila berdinean. Desoreka hor hasten da.
Nire galdera da: Portugalen portugesez irakasten bada, Euskal Herrian euskaraz zergatik ez?
Guztiz ados. Hala ere, galdera hauek alderdietako ordezkarien webguneetara eramateko ahalegina egin behar genuke.
“Baina” juridiko bat: artikulu horretaz egiten duzun irakurketa, hedatuena eta onartuena, noski, interpretazioa baino ez da. Gaztelaniaren ofizialtasunaren nondik norakoak azaldu ondoren, lurraldeetan beste hizkuntza batzuk ere ofizialak izan daitezkeela dio, azalpen gehiago eman gabe; horrenbestez, legearen ohiko interpretazioa eginez gero, logikoena da gaztelania eta bertako hizkuntzak maila berean daudela, biak direla ofizialak eta biak ezagutzeko eskubidea eta beharra dagoela, alegia. Nire ustez, horixe da interpretazio juridikoena. Nik dakidala (eta buruz ari naiz), gainera, Konstituzionalak ez du inoiz artikulu honen interpretazio tolesgarririk egin. Orduan, euren legea eta euren kostituzioa izan arren, zergatik onartu behar dugu gure kontrako interpretazioa?
interpretazio tolesgarririk=interpretazio loteslerik, barkatu despistea.
Las demás lenguas españolas serán también oficiales en las respectivas Comunidades Autónomas… de acuerdo con sus Estatutos.
“… euren Estatutuen arabera” dio Espainiako Konstituzioak. Eta Estatutuak ez du ezarri euskara jakiteko betebeharrik…
Hori horrela interpretazen da: estatutuek esango dute beste hizkuntza ere ofiziala den ala ez; baina ofizialtasunaren nondik norakoak kostituzioak ezartzen ditu: eskubidea eta betebeharra. Galdera honakoa da: zergatik ez dute betebeharra jaso hemengo legeek? Zergatik onartu zen interpretazio murritza? Nire ustez, beldurragatik etas komenientziagatik: interpretazioa juridikoa zernahi delarik ere, interpretazio politikoa bestelako da, murritza, eta EAEn, behintzat, EAJk konfrontazio hura saihestu nahi izan zuen; baita komeni zitzaiolako ere, EAJri botoa ematen dieten guztiak ez baitira euskaltzaleak, inondik inora. Gero, errazagoa da konstituzioa hizpidera ekartzea eta eskuak lotuta duazkagula esatea, baina askotan geuk lotzen ditugu geure eskuak etsaia etorri baino lehen.
Bale, hori konstituzioan, teorian, baina errealitatea ezberdina da, kontrakoa. Oposaketa batean niri ez didate eskatuko gaztelania jakitea, euskera bai ordez. Gaztelania presumitzen da, ez da lan publikoetarako eskatzen, atzerritarra ez bazara. Hori da behintzat ni bizi izan dudana…
Soluzio erraz bat, euskara eta espainola berdintasunez, baina ez berdinkeriaz, tratatuko dituena: oposaketak guztientzat berdinak izatea, erdia euskaraz eta beste erdia espainolez.
Trataera berbera eta hizkuntzen ezagutza bermatuta, kitto polemika.
Eta Irlandan zergaitik ez dute nahitaez gaelikoa eskatzen…? Ba, EH-n bezala gutxiengo batek hitzegiten duelako. Eta hori estatu propio batekin!!. Sustapenaren bidea hartu dute…