Athletic barria

San Mames barria, lege barria: Athleticen jokatzeko baldintza bakarra – beharrezkoa eta nahikoa – euskaldun izatea izango da; hau da, euskaraz jakitea. Hala bada, euskaraz dakienak – edozein arraza, edozein jatorri, edozein sinesmen, edozein sexu-jokaera… izanik  ere – Athleticen jokatzeko eskubide osoa izango du. Euskaraz ez dakienak, ordea, San Mames zaharrean jaio izan arren, ez du inongo eskubiderik izango Athleticen jokatzeko.

Athletic barria

Oharra:

Gaurko jokalari erdaldunei bi urteko epea emango zaie euskaraz ikasteko. Helburu hori lortu ezean, alde egin beharko dute.

Athletic barria
Athletic, euskaldunak
Galo

FILOSOFO OHIA