Espainiako Ligan ala Eurokopan lehiatu
Espainiako Ligan ala Eurokopan lehiatu

.
Euskal kirol Selekzioak, nazioarteko txapelketa ofizialetan
“Eurocopako azken fasearen atarian, euskaldunok beste behin ere ikusten dugu geure nazioaren koloreen defentsan, ezingo ditugula euskal futbolariak animatu, hortaz, UEFAko lehendakaritzari, helarazi nahi dizkiogu, zenbait kontsiderazio.
Kirolari orok, bere nazioaren koloreekin, eta bere ereserkiaren doinuenpean lehiatzeko eskubidea du. Euskal Herria nazio bat da, hortaz, berezko kirol selekzioak izateko eskubidea dagokio, nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izateko.
Nazioarteko Federazio eta kirol Elkarteek duten izaera juridikoak, oraindik independentzia eskuratu ez duten lurraldeen Federazioak onartzeko aukera ahalbideratzen du. Adibideak ugariak dira: Gales, Eskozia, Ipar Irlanda, Gibraltar…
Euskal Herriko Futbol Federazioa ez dago Futboleko Nazioarteko Federazioen barnean (UEFA, FIFA), soilik, kiroletik at beharko luketen irizpide politiko baztertzaileengatik.
Lagun arteko partidatan 80 urte baino gehiago aritu eta gero, futboleko Euskal Selekzioak soberan egiaztatua du, duen kirol gaitasuna, hortaz, hurrengo Eurocopan parte hartuko balu, txapelketaren interes deportibo eta mediatikoa handiagotu egingo litzateke.
Honako honen bidez eskatu nahi dizu(e)gu, dagozkion izapideak burutu eta gero, UEFAn Euskal Herriko Futbol Federazioa onartzea, antolatuko dituen lehiaketa ofizial guztietan parte hartu ahal izan dezan.”
.
Euskal Herrian, 2016ko maiatzaren 10ean,
Iñigo Santxo Uriarte
.