Espainiako Gobernua ETAren biolentziaren itzulera “probokatzen” ari dela iradoki du Egigurenek
Espainiako Gobernua ETAren biolentziaren itzulera “probokatzen” ari dela iradoki du Egigurenek
Herrira-ren aurkako sarekadaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren pasibotasuna salatu du PSEko buruzagi Jesus Egigurenek, “Provocación del Gobierno de España y pasividad del Gobierno Vasco” artikuluan. Euskaratu ditugu artikuluko pasarte batzuk.
Herrira-ko hamazortzi lagunen atxiloketa eta gero Jesus Egigurenek bere blogean Urkullu eta Rajoyren jarrera gogor kritikatu du. Lehenbizi, Eusko Jaurlaritzari maila emateko eta gaian esku hartzeko eskatu dio.
Espainiako Gobernuari buruz zera esan du: “Gauza bat da gobernu nazionalak terrorismoaren desagerketa azkartzeko erakutsi duen axolagabekeria, baina gauza desberdina da benetako astakeria juridiko-politikoa. Ulertzeko modu bakarra existitzen ez diren arazoak irekitzeko asmoaren baitan da“.
“Gauza batzuekin gobernu batek ezin du jolastu, horietako bat hau da. Sufrimendu eta heriotza gehiegi egon dira gai hau darabilten arduragabekeriaz eta baldartasunez jorratzeko. Arazo gutxi ditu Espainiak gainera, nahita, beste batzuk berpizteko“.
Egigurenek azaldu du lege arrazoiak gorabehera euskal herritarrek argi ikusten dutela zein “borondate politiko” dagoen atxiloketa hauen atzean. “Arazo hau ez da ezker abertzalearena bakarrik, baizik eta euskal herritar guztietan eta Espainia osoarena”. Egigurenek dio “gobernuaren benetako borondatearen gaineko susmoak” handitu besterik ez direla egiten.
“Hau gertatzen bada euskal herriak ez du sekula ahaztuko”, amaitu du Egigurenek.
Hmmm.. Baina ez da Eguiguren hau bezalako sarekadak txalotzen duen PSOEren sukurtsalaren lehendakaria? Egunen batean argituko da adarjotze hau.
.
Beste aldetik, berri honen izenburuak espainolista batzuen eta baita abertzale batzuen beldurrik handiena, Espainiaren zapalketa eta jazarpena gainetik, islatzen du. Nik esango nieke ez kezkatzeko; iruditzen zaidala ez dutela ondo ulertu PPren Gobernuaren jokaldiaren helburua. Faxistak dira, ez lerdoak.
.
Ondo ulertu dutenek hauek izan dira, beti bezala, gure EAJren aberkideek:
.
“Josu Erkoreka… En su opinión, en el contexto actual, ETA es la «primera» que ha de actuar con «responsabilidad», por lo que ha reclamado a la organización vasca que dé ya el paso definitivo para «su disolución y desarme”.
Eta gero, oso “ekidistante”: ha pedido «responsabilidad y altura de miras» a los «poderes centrales del Estado»
http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130930/lakua-afirma-que-la-operacion-contra-herrira-es-un-paso-atras
.
Guardia Zibilaren ekintza hau gauzatzen lagundu duen Ertzaintzak bezala, EAJk Espainiaren Gobernuari laguntza ideologikoa ematen eta osagarri izaten, berriro ere.
.
Baina lasai guztiok; garai berrietan gaude, gure zapaltzaile espainolistekin elkarbizitza eta normalizazioa eraikitzearen garai berrietan, eta Ghandi baina bakezaleagoak gara orain.
Jontxo, Larrea jauna; zu ere “equidistante”, ezta?
Hau eta hori eta hura, denak faltsuak. Eta bestaldean, pakezale apezkondoak… Ni neu bakarrik erdian, “equidistante” ?
PSOE sukurtsalaren lendakaria dela Eguiguren?…Bai, halaxe da eta hori ezin ahantzi. Baina, Eguiguren mintzatu egin da sarekada honen aurrean; mintzatu da eta astakeria dela esan egin du ozenki. Hori bederen aitortu beharko diozu, ezta? Beste batzuren batzuk, “indarkeriaren estrategiaren aurkari sutsuak” atzo, gaur isil isilik. Aukera ederra dute bada kuartelillora bisita egingoteko herri defendatzaile eta gainerakoek.
Eguiguren: Euskal Nazionalista naiz, baina Euskal Herrikoa.
Horregatik PSEn dago, kar kar.
Epa PPkoa naiz, Herrira-koa, euskaltzalea, komunista eta Egigurenen ikastolako laguna
Gogoeta egiteko.
.
Eguiguren Herrira-ren aurkako ekintza armatua kritikatu du.
.
Eguiguren PSOEren sukurtsala den PSEren Lehendakaria da.
.
Eguiguren Lehendakaria daukan PSOE-PSEk PPren ekintza armatua justifikatzen du:
“PSE DICE QUE OPERACIONES COMO LA EFECTUADA CONTRA HERRIRA NO TENDRÍAN SENTIDO SI ETA DECLARASE SU DISOLUCIÓN DEFINITIVA“
“…En un comunicado, los socialistas vascos se han mostrado “muy respetuosos con las decisiones judiciales” y, por ello, no van a prejuzgar operaciones como la desarrollada ayer contra Herrira, hasta no conocer los motivos e imputaciones que se hagan”….”
.
http://www.europapress.es/nacional/noticia-pse-dice-operaciones-efectuada-contra-herrira-no-tendrian-sentido-si-eta-declarase-disolucion-definitiva-20131001131607.html
.
Eta itxurazko eskizofrenia horretan urteak eta urteak. PSOE-PSE barruko kalapita handirik sortu gabe.
.
Denbora eta zantzu nahiko pentsatzeko PSOE-PSEk antolatutako antzerkia dela eta Eguigurenek bere papera betetzen duela.
Gure, abertzaleon, “laguna”.
Ez zen bera izan ezker abertzalearen aldaketa estrategikoa animatu zuenetako bat? Sektore espainolista horren jarrera antidemokratikoa noizbait aldatuko dutela itxaropena ematen diguna? Bide onetik goazela esaten diguna?
.
Iruzurra kiratsa dario.