Eskumatia ala ezkertia zara?
Munduan, bataz beste, %10 da ezkertia. Errusian, Taymir etnian herritarren %75 dira ezkertiarrak. Euskal Herrian? Hara, hau ez da batere zientifikoa, baina jakingo dugu zenbatek egin duten klik sagua alderantzizko eskuarekin.
Ni ezkerra naiz, ezkertia ere akaso. Ez al da egokiagoa ezkerra hitza erabiltzea ezkertia baino????
Gezurra ala gezurtia?
Kaka ala kakatia?
Txantxak albo batera utzita, ezkerra/ezkertia hitzak, ezkerreko eskuez eta oinez trebeagoak direnak adierazteko erabili behar da.
Politikan, hitz egokiak “ezkertiar” edo “ezkerreko” dira
Gehiengoak ideologia politikoaren arabera bozka dutela uste dut, nik adibidez politikako galdera zela ulertu nuen orri nagusian inkesta ikusterakoan.