Eskubia eta Ezkerra
Harrigarria da hitzetik hortzera erabiltzen diren kategoriak izanik, hain kontzeptu lauso eta zahazkabeak izatea eskubia eta ezkerrarena. Denok erabiltzen ditugu, horien inguruan jo eta ke dihardugu eztabaidan, baina ez dakigu zu eta ni gauza beraz ari ote garen aipatzen ditugunean. Ez da harritzekoa beraz honelako termino labainetan oinarritutako eztabaiden antzutasuna. Posible al litzateke amini bat zehaztea zer den eskubia eta zer den ezkerra? Hizkuntza hiztun askoren eltzekaria denez, askoren ekarpena beharko da auzi honetan argi pixka bat egiteko. Honatx nirea.
Apunte historiko moduan esan dezagun eskubia eta ezkerrarena frantziako iraultza garaian sortu zela, bertako legebiltzarrean erregetzaren aldekoak eskubian jartzen zirelako eta aurkakoak berriz ezkerrean. Beraz, sozialismoa, marxismoa eta honelakoak sortu aurreko terminoak dira.
Jatorri urrun horretan aurkakotza politikoak hainbat ardatzen arabera antolatzen ziren, gehienak gaur egun oraindik planteatzen direnen modukoak:
a) Berdintasuna v. Mailakatze ekonomiko eta soziala.
b) Berrikuntza v. Tradizioa
c) Gogoeta librea v. Dogma
Ardatz hauen arabera, ezkerrekoa, berdinzale, progresista eta gogoetazale dena izango litzateke. Eta eskubikoa aitzitik, mailakazalea, tradizionalista eta dogmatikoa.
Bi mende baino gehiago ez dira alferrik joan eta ene irudiko, gaur egungo panorama nekez sar dezakegu sinpletasun borobil horretan. Non sailkatuko genituzke gaur egungo alderdi politikoak ardatz hauen arabera?
RT @zuzeu: ESKUBIA ETA EZKERRA: Harrigarria da hitzetik hortzera erabiltzen diren kategoriak izanik, hain kontzeptu lauso… http://t.co …
RT @zuzeu: ESKUBIA ETA EZKERRA: Harrigarria da hitzetik hortzera erabiltzen diren kategoriak izanik, hain kontzeptu lauso… http://t.co …
Neronek hiru ardatz horiek ez nituzke aipatuko, ez behintzat adierazten diren moduan.
Aske izan arte, zatitzen gaituen gai hau aparte utzi eta beste 3 ardatz erabiliko nituzke sailkapenerako:
a) Euskal Herrikoak
b) Españolak
c) Frantsesak
Motel, aske izan arte ezin badugu gaiari buruz eztabaidatxo bat izan, panorama ederra jartzen diguzu. Hobe egizu zure eztabaida proposamena eta bietan jardungo dugu.
Ergo, denok ez diogu gauza berari esaten eskubi eta ezkerra. Horretan ados gaude behinik behin. Ekarpen eta gogoeta eske dago idatzita testua, beraz animatu eta bota zeurea!
Egia da ezkerra eta eskuina zer diren esplikatu behar denean, beti Frantziako Biltzar Nazionalaren banaketa ekartzen dela gogora, gauzak nolabait sinplifikatzeko-edo. Hortik aurrera kontuak dexente konplikatzen dira, eta jakina, norberaren ideologiaren arabera gauza bat edo bestea esanen da. Bada bereizketa hori antzua eta zaharkitua dagoela uste duenik ere; nik ez dut horrela pentsatzen.
.
Guztiok onar dezakegun ezaugarri bat jartzeko: Legebiltzar modernoetan egon ohi diren indar nagusietatik, batzuek hartu-eman estuagoa dute sindikatuekin eta mugimendu sozialekin. Horiek dira ezkerreko alderdiak.
.
Hori da, nire ustez, ezker-eskuin ardatzaren funtsezko ezaugarria: klase-auzia. Izan ere, alderdi politiko bat beti da, funtsean, sektore sozial batzuen ordezkaria. Alderdi politiko bat ez da hainbeste ideologiagatik edo baloreengatik bereizten, baizik ordezkatzen duen jende motagatik eta bere jatorriagatik. Herri-klaseen interesen ordezkaritzat hartzen den alderdi politikoa da ezkerrekoa.
Errealitateari oso estu lotzen zaion definizioa iruditzen zait zurea. Eta aldi berean ezkerraren krisia argitzeko paregabea. Klaseari lotzen bazaio nagusiki eta ez balioei, zer gertatzen da klase ertaina nagusitzen den garaian? Zer bihurtzen da ezkerra? Nire ustez hori horrela izateak egiten du posible Bono bezalako jendilajea boterera iristea ezkerraren izenean. Hogeita hamar urtez ezker eta eskubiaren arteko debatea bizitza politikoaren erdian izan ondoren, Espainia Zambiaren pare dago administrazioaren gardentasunari dagokionez. Ezkerra balioei lotu beharko litzaieke, klaseei baino, balioak zehatzagoak direlako eta “despistatzeko” aukera gutxiago ematen dutelako. Nire ustez behinik behin.
ÍkerAri arrazoiA ematen diot. Askatasuna nola gauzatu da egin beharreko eeztabaida bakarra. Gainera sozialismoa eskatzen duten horiek, benetak o demokrazia ari direla eskat zen uste dut nik. Eta hori bai da denok nahi duguna “INDEPENDENTZIA ETA BENETAKO DEMOKRAZIA”, ez da hala?
Nire ustez gure herriaren egoera ikusirik ;
Inperialismoaren aurka : ezkerra.
Inperialismoaren alde : eskubia.
Ez dut uste posible denik ezkerrekoa eta inperialista aldi berean izan eta eskubia baldin bada egungo sistema mantentzearen aldekoa, inperialismoaren aldekoa izango da …
Inperialismoa, ezkerraren mozorroa (psoe) jantzi arren, inperialismoa da eta ez ezkerra.
Espainiarrei interesatzen zaie gu beraien kategorietara makurtzea eta ezker/eskubi ardatza arazo nazionalik gabe bizi bagina bezala erabiltzea.
Askatasunari baldintzak jartzea, etsaiaren jokoan jaustea da. “Aro berri” honetan, Espainiar eskuma (PP-UpyD) oso txarra da baina espainiar ezkerra berriz (PsoE-IU-EB-EE) ez hainbeste… eta ondorioak hor dagoz, Ehbildu PsoE paktoak edonondik. Politika irabazteko egiten da eta oraingoz behintzat, eskumatik zein ezkerretik, gure herria beti galtzaile.
Azken 500 urtetako KK bera, guk gurea!
Helduik timoia Kontxo!