6 pentsamendu “Arrano batek ume moko bat ehiza dezake?”-ri buruz

  • Aupa.
    Bitxikeria da dudarik gabe.
    Hemen gaindi nik behintzat ez baitut sekulan horrelako erasorik ikusi, ez arrano, ez sai batenganik.
    Nire beldurra da eztabaida eta ideia faltsuak piz daitezen. Izan ere, Euskal Herrian berean beste xori mota bati buruz, alerta batzuk piztu dira. Saien inguruan bereziki. Zurrumurru batzuek diote saiak eta oro har harrapariak jendea atakatzen aritzen direla. Neholako frogarik ez duten gertakariak, anitzetan interes pertsonalen zerbitzuko muntatu gezurrak. Baina holakoen ondorioa izaten da, komunzki, xori horiek erasotzaileak direla eta arrisku bat guretzat pentsatzen dela faltsuki eta hortik esterminatu behar direla.
    Hori azpimarratu nahi nuen, besterik gabe.
    Pasa egun on.

  • Gonzalo Etxague

    Nik kontu hau ez dut batere argi ikusten. Bideoa faltsua dela esatera ausartzen direnek faltsutasuna frogatu behar dute. Lehenik eta behin, zergatik da “ia ezinezko” arrano bat Montrealeko parke batean ehizan ibiltzea? Zergatik ez du aukeratuko, ba, ume moko bat harrapakin? Amonatxok biloba masail potolokoa ikusi eta musuka jateko gogoa pizten bazaio, zergatik ez arrano bati umea mokoka jateko? Hain ederrak dira ume mokoak, gainera (hainbeste kaka, pixa, hortz atera berri eta kalenturaren ondoren leihotik behera ez botatzeko trikimailua, noski, Naturaren trikimailua)! Gainera, nire lagun batek, Youtuberako bideoak egiten aditua bera, esan dit horrelako bideo bat faltsutzea ez dela batere erraza, eta nire lagunak asko daki, baina asko-asko! Datu bat besterik ez: nire lagunak Youtubeko Hitlerren lehen bideoa egin zuen! Azpitituluak esan nahi dut. Egia ezkutatu nahi digute, interes ilunak daude egia jakin ez dezagun, presioak daude egileek ere faltsutasuna onar dezaten…! Nahikoa da, egia jakin nahi dugu: arranok gure ume mokoak jaten ari dira? Zenbat ume moko jan behar dute arduradunek aitortu arte? Zeri diote beldurra?
    P.S.: Zergatik ez du inork oraindik egin Hitlerren bideo bat egin ostraken kontuarekin?

  • Nik bideoa ikusita erabat sinetsi nuen nahiz eta oso harrigarria iruditu zitzaidan jendea dabilen parke batera hurbiltzea arrano bat. Askotan joan nahiz animaliak ikustera mendira eta horrelako harrapariak gertu xamarretik ikustea oso gauza zaila da. Horrelako arrano lotsagabeekin ornitologo argazkilariz beteta legoke parke hori.

    Bestalde, faltsua dela entzunda, fijatu naiz bideoan eta ikusten da 37 segunduan, arranoak umea heltzen duenetik aurrera, euren itzalaren bilakaera oso arraroa dela, 41 segunduan desagertu egiten da umearen itzala. Ni erabata konbetzitu nau bideoaren faltsutasunak.

    • p.d: bada ezpada, ez naiz etxagueri erantzuten ari, badakti bera zertaz ari den. Baina norbaitek pentsa lezake albiste hori Quebectar guztiak eskopetekin arranoak ehizatzera ez irteteko sortu dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude