Esklaboen esperantza
Esklaboen esperantza
Zoaz hegan pentsamendua, urrezko hegoekin.
Etzan zaitez Urbasako zelai ederretan.
Usai-bustia jaurtitzen duten jaioterriko lurretan.
Agurtu itzazu Altzania ibaiaren ertzak,
Arbasoen kondairak,
1813ko hondamendia,
Trena, Constantino Salinasen duintasuna,
1934ko urrian eta 1936ko uztailean apurtutako bihotzak.
Agurtu ezazu Iguzkizaren semearen mina.
Agurtu itzazu Leviatan erraldoiak lur arrotzeetara eraman dituen gazteak.
Oh, nire aberri maitea, hain ederra eta hain galdua.
Oh mia patria sì bella e perduta!
Oh, oroimen maitagarri eta atsekabeak.
Goibeltasunez betetako haizeak egiten du kantu Aralar inguruan.
Norbaitek arnasa eman diezaiola
Bihotzik gabeko haltzaren eta mugarik gabeko suaren herriari.
Sinetsi, benetan diotsut, pentsamendua,
hormak eta harresiak ez ditugula maite,
eta elkarrekin bizi nahi dugula, soilik.
Etorkizuna hautatu, besterik ez dugula nahi.
Garai ilunetan izan dezagun gutxienez esklaboen esperantza,
sufrimenduak bertutea omen dakar,
eta herriak horrela egiten omen dira.
Sufritzeak bertute ekarriko duelakoan,
ez dezagun inoiz galdu esperantza.
Egunen batean argia etorriko delakoan gurera.
Esklaboen esperantza