Reala Txapeldunen Ligarako txartel bila

Reala Txapeldunen Ligarako txartel bila

Realzaleak zeharo kontent daude egun futbol-taldearen egoera ezinhobea dela eta. Eusebiok, jardunaldiek aurrera egin ahala, bere behin-betiko hamaikakoa aurkitu du eta horrek lasaitasuna eta joko ona eman dio taldeari.

Denboraldi hasieran Anoetako harmailetan ez zegoen girorik eta zalantza asko zegoen zein jokalarik merezi zuen jolastea eta zeinek ezaren inguruan. La Secako entrenatzaileak, gainera, ez zuen lortu udan eskatutakoa, hots, 21 jokalariz osatutako taldea bat izatea eta ez gehiagokoa. Bada azkenean 25ekin geratu behar izan du valladolidtarrak.

Reala Txapeldunen Ligarako txartel bilaArrakastaren gakoa ez dago gauza batean bakarrik baina seguru honek asko lagundu duela: jokalari “berrien” gehitzea hasierako hamaikakoan. Komatxoak erabili behar izan ditu idazten ari zaizuenak izan ere Raul Navas eta Carlos Martinez ez dira berritasunak baina bai denbora askoan erabili ez diren jokalariak, alafede. Futbolarioi Willian Jose fitxaketa berria gehituaz formula magikoarekin egin du topo Sacristanek eta 5. postura arte ailegatu da Reala 12. jardunaldian.

Urteak dira Realak ez dituela honelako zenbakiak lortzen. 2002/03 denboraldira itzuli behar dugu garai hartako Realeko entrenatzaile Raynald Denoueixen emaitzekin konparaketa fidagarri eta antzeko bat egiteko. Frantziarraren taldeak 23 gol sartu zituen 12. jardunaldirako eta oraingoak, hau da, Eusebiorenak, 21 daramatza (Endika Santamariak zabaldutako datuak). Hau da hau hasiera potentea.

4 garaipen jarraian daramatzate txuri-urdinek eta 5.a lortzeko zorian daude igande honetan, 20:45etan, Anoetan. Arerioa FC Bartzelona ahal guztiduna izango da. Ez da batere erraza izango kataluniarrak irabaztea baina gipuzkoarrak hiru puntuak Donostian gera daitezen saiatuko dira. Harritzekoa bada ere azken urteotako historiak dio Reala dela faboritoa irabazteko bartzelonarrek 5 partidu galdu dituztelako eta 1 berdindu Anoetara etorri diren Ligako azken 6 norgehiagoketan. Esan beharra dago 6 partiduetan Messi izan dela eta beste batzuetan Neymar eta Luis Suarezen laguntza izan duela ere, beraz, ez dira FC Bartzelona B batekin agertu Donostia aldetik.

Europa postuetan dago Reala une honetan, Santander Ligako 4. postuan dagoen taldearekin puntutan berdindua. Ea igandean FC Bartzelonarekin jokatu ondoren txuri-urdinak Txapeldunen Ligako postuetan agertzen diren. Hala bada partidu bat gehiago irabaztea bakarrik beharko dute Eusebioren mutilek Realaren bolada onena berdintzeko: 6 partidu segidan irabaztea (1987-88ko John Toshacken Realaren menpeko errekorra).

@ZuriUrdin1975

Reala Txapeldunen Ligarako txartel bila