Eskela bat Joan Mari Torrealdai zenari
Eskela bat Joan Mari Torrealdai zenari –
Joan Mari Torrealdairen heriotzak, besteak beste, gurean euskal mundua eta erdal mundua, elkarrekin bizi arren, bata bestearengandik zeinen urrun dauden erakutsi du, beste behin. Horrela salatu dute, behintzat, makina bat euskaldunek sare sozialetan; egia esan, kezka agertu euskaldunon artean ere bere lanak behar beste ezagutzen ote ditugun.
#Torrealdai eta bere lana oso urrun gelditzen zaie erdaldun elebakarrei. Bai, kezkatzekoa. Baina gehiago kezkatzen nau euskaldunek nor izan den ez jakiteak. (3/1) #Gogoeta #euskalgintza #nazioeraikuntza
— Eneritz Albizu (@marimototx) August 1, 2020
Argazkia Gipuzkoan eta Bizkaian. Testu ttiki bat Araban. Deus ez Nafarroan. Ederki gabiltza. Erreferente nazionala tokiko erreferente bihurtuta. #Azalak #Naziogintza pic.twitter.com/pEm1RjMAlx
— Santi Leoné (@Alferrikaldua) August 1, 2020
Torrealdai zendu izanak komunikabideetan izan duen oihartzun ezberdinari ere erreparatu zaio atzo eta gaur. Hemen ditugu egunkari nagusien atzoko azalak (Berria egunkariak azala eskaini dio gaur ere):
Are larriagoa iruditu zaigu baina, gaur bide beretik, sare sozialak erabilita, zenbaitek egin duen salaketa. Gipuzkoako Aldundiak, gaur abuztuak 2, egunkari bakar batean plazaratu duela Joan Mari Torrealdairen hil-mezua, eta ez pentsa euskaraz dugun bakarrean izan denik. Ezetz asmatu zeinetan?
Eskela bat Joan Mari Torrealdai zenari
Gaur BERRIAN ageri da eskela, Gipuzkoako Aldundiak jarria. Ez dakit bere kasa edo egunotako protesten ondorioz. Baina hor dago.