Errusiako behia eta PPren aurrekontuen babesa

Errusiako behia eta PPren aurrekontuen babesa

Aspaldi kontatu zidaten ipuin hau:

Sobietar Batasunaren garaiko Errusiako familia bat kexu zen, lau haur zituztela eta pisua txikiegia zela: lau haur, ama, aita eta amatxi ez zirela sartzen. Gobernuko ordezkariari eske eta eske ari zitzaizkion, pisu handiago bat utz ziezaien.

Azkenean, gobernuko ordezkariak aterabide bat proposatu zien: “sar ezazue behi bat zuen egongelan”.
Familiak ez zezakeen sinets: nola izan zitekeen aterabide egokia hura! Eta, bistan da, egun bakar batzuen buruan ohartu ziren haien egoera anitz makurtu zela. Lehen ere lau haur, ama, aita eta amatxi sartzeko leku guti bazuten, zailagoa zela bizitzea lau haur, ama, aita, amatxi eta behi bat, pisu txiki batean.

Berriz ere ate joka gobernuaren ordezkaritzara. Asteak protestan, hilabeteak kexu… Urte bat eta erdi iragan zuten behiarekin bizitzen, gobernuaren ordezkaritzak proposamen bat egin zien arte: “ken ezazue behia zuen pisutik, ikusiko duzue zein eroso biziko zareten!”.

Familiak hala egin zuen, eta garaipen hura handizki ospatu zuten… pisuak txikia izaten segitzen zuela ohartu ziren arte.

Ez ote da gauza bertsua gertatu kupoarekin?

Errusiako behia eta PPren aurrekontuen babesa

Errusiako behia eta PPren aurrekontuen babesa

3 pentsamendu “Errusiako behia eta PPren aurrekontuen babesa”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-05-08 19:18

    Beinke.

  • PeruLeartzako 2017-05-08 19:41

    Guk ere “España nos roba” ?

  • Joseba Barandiaran 2017-05-09 14:27

    baliteke. baina behia ateratzearena ospatzeko moduko lorpen gisa saldua (eta erosia) izan da.

    zuzenagoa litzateke ikasle pisu batekin alderantzea egoera: pisukide batek argindarraren gastuan zegokion baino gehiago ordaindu du bospasei urtez. orain, gainontzeko pisukideen ordezkariak aitortu dio hori. eta aurrez behar baino gehiago ordaindutako hori, epeka, itzuliko diola hitz eman dio.

    horregatik da funtsezkoa pisukideak aukeratzen asmatzea! 😉