Errealak ez du esteladarik nahi

Errealak ez du esteladarik nahi –

Ikur asko eta garaikur gutxi dauzka gure herriak, mendeetan barna bizitzea eta hiltzea tokatu zaigun ataka zail honetan. Euskaldunok, geure herria maite dugun euskaldunok, askok baino dezente hobekiago dakigu zer den mundu zikin honetan bakarrik geratzea, ia denek bizkarra ematen dizutenean borrokan jarraitu beharrak. Horrelakoetan biziki estimatzen dira mundu osotik iristen diren maitasun keinuak eta elkartasun ekintzak, internazionalismoa baita herrien arteko samurtasuna.

Errealak ez du esteladarik nahiAurreko batean nioen, eta gau berresten naiz: ez gara jabetzen oraintxe bertan gure etorkizuna jokoan dagoela Katalunian. Egin ahal dugun guztia egin behar dugu hemen bigarren frontea zabaldu eta Kataluniak sortuko duen krisialdia probesteko; bide horretan, zer gutxiago kataluniarrei elkartasun keinu bat adieraztea baino.

Ba dirudienez Erreala, Donostiako futbol talde txuri-urdin eta jatorra, ez da iritzi berekoa.

Sabico enpresa pribatua arduratzen da Anoetaren segurtasunaz. Bazter askotan sartu du muturra Sabicok: Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietan, Nafarroako Gobernuan, Iruñea-Bilbo-Donostiko udaletxeetan, Espainiako Defentsa eta Barne Ministerioetan, Kutxaban-Laboral-Santander-Bankoa…

Segurtasunaren profesional hauek sekulako egoera arriskutsu bati egin behar izan zioten aurre atzo: bi gazte Anoetan… estelada batekin!

Zenbait txiolarik salatu zuten sarean:

Identifikatu soilik ez, gainera bazkide txartela kendu.

Sabico Errealak kontratatutako enpresa pribatu bat da, eta beraz, Erreala da Sabicok egiten duenaren erantzule; zakurrak nagusiak agindutakoa betetzen baitu. Oker banago eta zuzendaritzari ez bazaio ondo iruditzen polizia pribatuak egindakoa, garaiz daude salatu eta hartu beharreko neurriak hartzeko. Zeren eta seguratak, poliziak bezala, iskanbilak gelditu edo baretu baino, piztu egiten dituzte.

Errealak, eta bereziki Aperribaik, azalpenak zor ditu. Eman ditzala.

Errealak ez du esteladarik nahi

7 pentsamendu “Errealak ez du esteladarik nahi”-ri buruz

  • Horrela egiten badute errealekoek, euskaldunok badakigu zer egin:

    GORA ATLETIC!

  • Joseba hi espainarra aiz fijo… Txinbo!

  • Aupa Txomin, hire gutuna irakurri ondoren zenbait azalpen egin behar dudala iruditu zaidak.
    1.- Ez nauk nehoiz espainiar edo espainiarzale izan (ez frantses edo frantseszale ere, Lapurdin bizi bainauk), eta ez izanen. Euskalduna nauk, eta nire herria eta mintzaira maite ditiat, horretaz gain,.euskal estatu independenteaz sinesten diat, zinez.
    2.- Ez nauk futbolzalea, baina euskal taldeak maite ditiat, denak, eta gogokoena Euskal Selekzioa diat. Egun batean, Frantziaren eta Espainiaren kontra arituko dela uste diat, eta 20-0 irabaziko diela.
    3.- Zu-zeu-ko artikulua irakurtzean, odola irekiten jarri zitzaidaken, eta Errela eta Atleticen artean dagoen lehia baikorraz baliatu nahi izan nian Errealeko kide euskaldun eta abertzaleak nolabait mugiarazteko. Badakiat, bekaturik handiena zuzendaritzarena dela, noski. Agian bere laburrean ez zuan horrela ulertzen. Bazitekek.
    4.- Min egin badiat, barka ezak, ez zuan nire asmoa. Zirikatu nahi nian, horrelako gauza mingarriak berriz gerta ez daitezen.

    Beraz, Txomin, nire nazionalitatearen kontua eta gainerako aferak argituta, adiskidetasunez agurtzen haut. Gora Erreala! Gora Atletic! Eta gora, nola ez, Katalunia eta Euskal Herria, libre eta independente! Segur que tomba eus podremos lliberar.

  • Txomin, zoritxarrez ez dakiat katalanez eta astakeria galanta idatzi diat gutunaren amaieran.
    Hauxe nahi nian jarri: Segur que tomba, tomba, tomba i ens podrem alliberar.!

  • Erreala da hipotetikoaren kontrakoa. Futbol taldearen izena Real da. Gure etorkizuna euskara txukuna erabiltzean datza be

  • “Real” titulu horrec Espainiaco regueari referencia eguiten derauco. Berdin da Erreala formapean camouflatu nahi içan baledi ere.

  • Espaniako selekzio xelebre eta arrakastatsuak sariak lortzen ari zituen garaietan, abertzale alorretik beti mantra berberak entzun behar izan genituen, “Ez da futbola edota kirola aberria goraipatzeko aitzakitzat erabili behar” eta abar.

    Orain aitzitik, halakoak esaten zituztenek estrategia berdina jarraitzen ari direla ohartzen naiz. Futbola eta politika bi eremu ezberdinduetan mantentzea aldarrikatzen baduzue, gutxienez koerentzia gehiago azaldu!