[BIDEOA] Telelibelo. Froga ezberdin bat, Portugaletetik

Telelibelo –

2004ean zinema zuzendari estatubatuar baten dokumentala ezaguna egin zen mundu osoan zehar: Super size me. Itzulpen librean, “gizendu nazazu”. Morgan Spurlockek esperimentu bat proposatu zuen, eta bere gorputza eskaini zuen tresna moduan: 30 egunez McDonald´s kateak eskainitako produktuez soilik elikatu zen. Ikusleak Spurlocken eboluzioa ikusi dezake, zein den bere osasun fisiko eta psikologikoan jasaten duen kaltea. Egunean, gutxi gorabehera, 5000 kaloria irensten zituen. Hilabete batean 11 kg gizendu zituen, masa korporala %13an igo zitzaion, umore aldaketak zeuzkan, gibela kaltetu zuen eta disfuntzio sexuala pairatu.

Bideo honetan dauzkazue dokumentaleko lehen bost minutuak.

Portugaleten, batek daki Spurlocken ideian inspiratuta edo ez, antzekoa eta guztiz kontrakoa proposatu dute bideo batean. Telelibelo ikus-entzunezkoa patrozinatzen du Burger Kingek (fake), eta bertan neska batek bere burua froga “gogor” baten aurrean jartzen du: 30 egunetan soilik tokiko elikagaiak kontsumitzea.

TelelibeloZilegia eta zentzuzkoa den aldarrikapen bat egiteaz aparte, hemen badago, nire ustetan, tokiko poduktu guztiei txapela jartzen dien ezinbesteko osagaia: euskara. Fenomeno berezia ematen da, orokorrean, elikadura burujabetza sustatzen den lan-taldeen bueltan. Ahora tokiko elikagaiak sartuz gero, badirudi bueltan ahotik euskara ateratzen dela. Portugaleten tokiko produktuen alde egin nahi denean, ez dela bazter batean geratzen tokiko hizkuntza, erdigunera egiten duela jauzi.

Hots, elikadura burujabetza sustatzea eta euskara hauspotzea, agian, iruditzen zaiguna baino hurbilago daudela.

Telelibelo

Zer duzu buruan “[BIDEOA] Telelibelo. Froga ezberdin bat, Portugaletetik”-ri buruz

  • Kaixo, bideoa sortzeko orduan, bai, zeuk esan bezala Super size me-ren iturrietatik edan genuen. Telelibeloren atzean JaKietan Baserritik dinamikakoak gabiltza: https://jakietanbaserritik.wordpress.com/

    Getxoko eta eskualdeko ekoizleak eta herritarrak elkartu nahi ditugu, elkar ezagutu eta elkarlana sustatzeko asmoz. Euskara zentroan ipinita 🙂

    Eskerrik asko partekatzeagatik, eta inork (izan ekoizle zein herritar) gaian interesa badauka, idatzi, jakietanbaserritik@gmail.com, urriaren 2an dugu gure hurrengo topaketa.