Ereduzko Zigorra

ekaitz samaniegoEkaitz Samaniego atxilotu zuten larunbatean Gasteizen. Honi elkartasuna adierazteko manifestazioa ospatzen ari zela azaldu zen, askok espero zuten bezala. Orduan ertzainak burdinak jarri eta denen aurrean eraman zuten.

Denok espero genuen hau eta horrek ematen zizkion indarrak Ekaitzi. Jasaten ari den bidegabekeria denon aurrean azaltzeko indarra eta bere nekeak besteen gaitzak sendatuko ote dituen itxaropenak ematen zion kemena Ekaitzi.

Zortzi urteko zigorra ezarri diote ustez Gasteizko tranbia markesina bat erretzeagatik eta gazte mugimenduan eginiko lanagatik. Ereduzko zigorra erabat. Estatuko beste tokiren batean delitu berdinak oso trataera ezberdina izango luke. Baina hau Euskal Herrian da.

Badirudi gauzak aldatzen ari direla eta salbuespen egoera bukatuko den eguna geroz eta hurbilago dagoela. Baina, atxiloketa honek, eta batez ere, neurrigabeko zigorrak, bide luzea gelditzen dela erakusten dute.

Ekaitzen kasua beste askotariko bat da, baina egun hauetan izan duen oihartzunak eta elkartasunak aldatzeko dagoen zerbaiten adierazgarri bilakatu dira. Horrekin batera itxaropena daukat Ekaitz laister kalean ikusiko dugula. Baina mina egina dago.

Animo Ekaitz!

 

A. Zarraga

atxiloketak, Gasteiz, Gazte Mugimendua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude