Erdaraldia EiTBn (mikroipuina)
Erdaraldia EiTBn (mikroipuina) –
Euskadi irratia entzuten ari nintzen. Derrepente kantu-kontari hasi zen. Ez kantu bat ez bi, ia guztiak inglesez. Beste bat españolez.
Eta kitto. Euskaraz bat ere ez. Musika ustez “kosmepolita” soilik.
Euskadi irratian. Egun batean bai, eta bestean ere bai. Ze guay. Zein moderno eta kul.
Internetera jo beharko dugu euskal musikaren BILA.
Inori ez zaio hau alukeria hutsa iruditzen?
Eta horrela, guztiz desagURTU arte…
Panorama ederra. Euskadi irratia erdarak sustatzen. Hamar puxtarri!
Erdaraldia eta Espainialdia.
Elcano fundazioak sustatutako Elkanori buruzko kontakizuna Espainiaren ikuspegitik, Blas de Lezori buruzko espainierazko komiki baten sustapena gero, Kantu-kontariko erdal kantu sorta, Zidorrean saiokoak, Portobello…
Cantu-contari, Euscadirratia, gaur katilu t’erdi: hasteko hiru kantu españolez jarraian, hirugarrena EHko talde baten eskutik. Ondotik “nazioartera” jo du Joseinak, ingelesezko musika iragartzeko. Kosmopaletismoaren gailurrean.
Eta Jon Basagurenek aurkezten duen “Zidorrean” saioaz zer diozue?
Hor ere, euskal musika oso tarteka eskaintzen dute. Penagarria da, are gehiago Basagurenek berak euskaraz diharduen talde bat daukala (Izaki gardenak). Españistanen ere ez dira horrelakoak gertatzen.