Erasoak eta gaitzespenak (II)

Erasoak eta gaitzespenak – 

Zeinen erraza den besteen lana kritikatzea! Politikariak oso abilak dira kontu horietan; baina boterean egotea ez da erraza eta interesgarria izango litzateke aztertzea zer egingo lukeen alderdi bakoitzak datozen lau urteetan hauteskundeak irabaziko balitu. Tamalez, hori ikustea oso zaila izango da. Momentuz, promesa eta promesa tartean, ahoa kritikaz (egia borobilak askotan), erasoz eta gaitzespenez besterik ez zaie betetzen.

EB: (PSE, EAJ, PP eta H1 buruz) «[Gipuzkoako] Foru Ogasunak urtero hirurehun milioi euro galaraztea eragin dute»

Uxue Barkos (NaBai): «Yolanda Barcinaren kudeaketak Gizarte Zerbitzuen saila oso pobretuta utzi du».

Edurne Eguino (Ezkerra): «[Enrique Mayari buruz (UPN)] Nafarroako Kontseiluak ilegaltzat hartutako kudeaketaz harro dago eta, gainera, kudeaketa bera errepikatzeko asmoa du (?) Ez al dizue Francisco Campsi gogorarazten?»

José Antonio Pastor (PSE): «[Gipuzkoako] Foru Aldundian politika egiteko bide berri bat bilatu behar da, gero eta zaharrago eta ideia gutxiagorekin geratzen ari baita. EAJren aurreko hauteskundeetako programari begiratzea besterik ez dago, programaren %30 betetzera ere ez da iritsi»

José Manuel Bully (PSE):  «Arduragabetasun ikaragarria da beldurra sorraraztea eta emozioekin jolastea botoak lortzeko»

Marian Castellanos (PP):  «Dudarik gabe, herri segurtasun arloan, sozialistak suspentsoa merezi dute. Lazcozen gobernuak beste alde batera begiratu du eta ez ditu irtenbideak proposatu bizilagunen kexentzako»

Ramón Gómez Ugalde (PP):  «Elorza alkateak azken 20 urteetan aurrera eramandako politika espekulatiboak Donostiako etxebizitza politikak porrot egitea eragin du»

Roberto Jiménez (PSN): «Eskuineko gobernu batekin gizarte mozketak egongo dira»

José Navas (EB): «Alderdi handiek hautesleak ilusioz betetzea dute helburu, lau urtetan zehar huts egin dieten hautesleak, alegia. Magia jolasa egiten dute, ez diren horren itxurak egiten dituzte»

Patxi Zabaleta (NaBai): «Sakanako egoera txarraren arduraduna Yolanda Barcinaren gobernua da»

Erasoak eta gaitzespenak