Promesak (II)

promesakHilaren 22aren ondoren, etorkizunik gabeko mundu beltz eta itogarri hau gizarte perfektu bihurtuko da. Eskubideak, lana, zerbitzuak… ez zaigu ezertxo ere faltako. Tira, hori da behintzat saltzen ari zaizkiguna… Promesak, promesak, promesak… “Emaiguzu zure boza!”

EB: «Erreforma fiskal sakona proposatzen dugu, gehien duenak gehiago ordain dezan eta pertsona guztientzako gizarte zerbitzuak bermatzeko baliabideak izan ditzagun»

Markel Olano (EAJ): «Errepide sare berria eta elkar konektatutako garraiobide zerbitzu sistema publiko, bizkor eta iraunkorra dira lurraldearen orekarako giltzarriak»

Rebeca Ubera (Aralar): «Eskubide kontua da, ez karitate kontua. Pertsona guztien eskubideak aldarrikatu behar dira, ez du inporta haien jatorria. Pertsona guztiek dute munduko edozein tokitan duintasunez bizitzeko eskubidea»

Iñaki Galdos (H1): «Datorren legealdian lana sortzea lehenetsiko dugu ezagutza eta berrikuntza bultzatuz»

Idoia Zapirain (Bildu): «Onartezina da kargu politiko eta publiko bat boto emaileen konfiantzaz baliatzea. Gure kudeaketa irekia, gardena eta argia izango dela zin egiten dugu»

Roberto Jiménez (PSN): «Kalitatezko eta doako osasun publikoa defendatzen dugu. (…) Itxarote-zerrendak ikaragarri murriztu nahi ditugu; kolon minbiziaren detekzioan aitzindari izan nahi dugu; eta modernizatu egin nahi gara plataforma kanal-aniztun baten bidez»

Edurne Eguino (Ezkerra): «Kanpainan garaian alderdi gehienek etika ahazten dute. Guk etika eguneroko funtzionamenduan aplikatzea defendatzen dugu, ustelkeria gehiegi -nahiz eta legezkoa izan- dagoelako. Etika aplikatu behar da legea nahikoa ez delako (…) Politikariok herritarren eredu izan behar dugu»

Carlos Cano (PP): «Politikariaren eta herritarraren arteko komunikazio arina proposatzen dugu, trabarik gabeko komunikazioa (…) Tratu zuzenean sinesten dugu, herritarrak beti entzunez, ez hauteskunde garaian soilik. Gure helburu nagusia herritarrak hartzen diren erabakien parte-hartzaile bihurtzea da»