Erasoak eta gaitzespenak
Hauteskunde kanpainak esperantzaz beretiko promesa entsaladak dira. Baina baita eraso eta gaitzespen sorta ere. Botoak erakartzeko, aurkariak erasotzea eta ahultzea beharrezkoa da, besteen lana gutxiestea zeureak disdira egin dezan. Metaforak, poesia, hitz gogorrak, demagogia, egiak, gezurrak… horietako ezer ez da falta (eta ez da faltako ere).
Joseba Egibar (EAJ): «Gaur, argi eta garbi esan dezakegu Espainiako gobernuaren, PSOEren, ekonomia eredua, Titanica baino aurreikusgarriagoa dela, badakigu zer gertatuko den eredu ekonomiko horrekin. Eta Patxi Lopezek berak ez du beste nabigazio kartarik, ez daki nabigatzen eta ezarri nahi duen eredua Zapateroren eredua da, porrot egin duen eredua, alegia»
Markel Olano (EAJ): «Hauteskunde hauetan herritarrek Alderdi Sozialistaren porrot egindako ekonomia ereduaren edo EAJren eredu ekonomiko sendo eta eraginkorraren artean aukeratu beharko dute»
Patxi Zabaleta (Nafarroa Bai): «[PSNri buruz] UPNren mendean egon dira legealdi osoan eta orain, beren hauteskunde programan Yolanda Barcinaren partiduarekin batera azken lau urte hauetan boikoteatu duten guztia sartu dute»
Antonio Basagoiti (PP): «[Iñigo Urkulluri buruz (EAJ)] Pertsona gaiztoek gehiago arduratzen dute aurrera egin nahi duten pertsona onek baino gehiago»
José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra): «UPNren kultura politikek ez dute inolako planifikaziorik eta beren laburtasuna, pluralismo falta eta kultur taldeei emandako babes eskasagatik nabarmendu dira»
José Andrés Burguete (CDN): «UPN ez da gai izan, borondate politiko faltagatik, eskubide historikoak eta Nafarroako autogobernuaren defendatzeko horretarako aukera izan duenean»
Asier Vega (Bildu): «Amaitu da EAJren kudeaketa eredua, gutxi batzuen onura besterik lortu nahi ez duen hori»