Epaile batek ukatu egin die TVEko kazetariei muntatzaile lanaren onura. Nola dago hori ETBn?

Madrilgo epaile batek ezetz esan du, kazetariari ez dagokiola muntatzailearen partia kobratzerik. Baina, esate baterako, hasieratik bertatik, ETBn ez da izan sekula albiste muntatzailea duen ofiziorik. Beti egon izan da langintza hori kazetariaren  beraren esku. Areago, horrexek definitu izan du 25 urtetan, ETBren eszelentzia lanean.

Lanaren nondik norakoak ulertzen joateko, esan dezagun, programa josten duena, errealizadorea izaten dela, baina albiste bakoitzaren kontakizunaren ardura, kazetariari dagokio berez ETBn. Goitik behera, gainera: grabatzera joan eta irudiekin itzultzen da kazetaria eta, ondoen, berak muntatzen du, oraintsu arte editaje gela analogiko batean, eta orain bere mahai gaineko ordenadorean, Liquid izeneko programarekin.

Horixe izan zen, hain zuzen ere, modelo alemaniarraren ekarria ETBrentzat, duela 25 urte. Beste inork egiten ez bazuen ere, ETBko kazetariek, ez dute muntatzailerik izan sekula eta euren ardura (kobratu gabekoa) izan da irudiak jostearena, gainontzeko telebista guztietan, tekniko espezialisten esku utzi izan dena. Oso aurrerakoitzat hartua izaten zen alde hau, nahiz eta kazetari handiek, beti, gehiegizko lan-esplotazioaren ordain ikusten zuten afera.

Gainerako telebistetakoak harritu egiten ziren ETBko kazetariak lanean ikusitakoan: “Nola liteke zuek zeuok muntatzea irudiak (eta audioa) inoren laguntzarik gabe?”

Orduan,  ETBko kazetariek gaineratzen zuten: “Eta bi hizkuntzetan, gainera, bi kate desberdinetarako! Euskaraz eta gaztelaniaz, ETB1 eta ETB2!”. 

MTIyNA==

Horixe egin izan dute ETBko kazetari euskaldunek, ETBko kazetari erdaldunek ez bezala. Azken hauek, soilik gaztelaniaz egin izan baitute lan. galdetu, bestela, David Barbero, Estibaliz Ortiz, Africa Baena eta enparauei. ETBn ere, elebidunak, euskaldunak izan dira beti. Erdaldunak ez bezala.

Alabaina, inork ez beza uste, telebistako langintzan iraultzailea izan zen hura (kazetaria bera izatea muntatzailea), erabateko atsekabea izan denik kazetariarentzat. Aitzitik, lanaren alde ederrenetakotzat aitortua  izan da beti editaje gelan egin beharreko muntaketa lana (edizioa).

Beste inon ez bezala, hortxe sentitzen zen artista eta partikular kazetaria, inon sentitzekotan. Informatzearen azken zati estu eta presakakoa izan arren,  narratibitatea hortxe ezarri izan dio kazetariak kontatu nahi duenari, plano edo sekuentzia hauek hautatu eta beste haiek bazterrean utziz, eta nahi duen bezala moldatuz kontakizunaren gorputza.

Orain epaile batek erabaki du, TVEko kazetariei ez dagokiela muntatzailearen ordaina jasotzea, erraza delako langintza hori gaur egungo aurrerapen teknologikoari esker. Ordenagailuak tarteko. Ni  epaile horren aurrean banengo,  erantzungo nioke edtitajea egin dezala, orduan, bere amamak. Editaje on bat ez baita berez txantxetakoa.

Finean epaileak dioena da,  orain ez dela behar 60.000 euroko muntajeko sala garestirik, eta software egoki pixkatekin, gainera, zerbitzu horiek eska diezazkiokezula kazetariaren langintzari, bere lanaren barruan, eta musu truk, ETBn hasieratik izan den bezalaxe. 

Esan bezala, bi hizkuntzatan gainera, ETBko kazetari euskaldunen kasuan, munduan beste inon ez bezala.

(Oker banago, zuzen nazazue ETBko sindikatuetakoetakook.)

Irudia | Zaude begira, eta ikusiko duzu trena nola doan. | Esparta | Creative Commons By SA
kazetaritza, telebista

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude