Iruña-Veleia, epaiketa noizko?
Iruña-Veleia, epaiketa noizko? –
Urtebete baino gehiago da Iruña-Veleia aferako akusazio-idatziak ezagutu zirela: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatzen ditu Eliseo Gilentzat, Oskar Escribanorentzat 5 urte eta antzeko isuna, Ruben Cerdanentzat bi urte eta erdi. Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu. Baina epaileak ez du izendatu oraindik epaiketa-eguna, hamar urte baino gehiago luzatu den auzi honentzat.
Normalean, zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi da epaiketa. Ba kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro da eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Akaso, epaiketaren mamian dago arrazoia: zer epaituko dute froga zientifiko formalik egin ez bada? Eta nor epaituko dute, Ertzantzak faltsutzailerik aurkitu ez badu?
Bitartean, epai bidean daudenen eta ingurukoen sufrimendua luzatzen ari da eta pertsona askoren jakinmina eta euskal kulturarako garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak zapuzten.
Ez dago eskubiderik! Hau ez da justizia!
Ez dut ideiarik ere afera honi buruz. Baina soilik esan dezaket ikerketa bat faltsutze baten arira inoiz ez dela ikusi halako sorgin ehiza eta zigor eskaerarik. Uneoro faltsutzen dira datuak ikerketan eta ez da inoiz ezer gertatzen, asko jota, barkamen publikoren bat edo kanporatze bat. Bertan aurkitu zutena egiazkoa edo faltsua izan, agintariren bat ederki haserretu du aurkikuntzak.