Entzun Alan Lomaxek 1952an Euskal Herrian grabatutako abestiak
Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarrak munduko hamaika bazterretan grabatu zituen herri kantak. Euskal Herria bisitatu zuen 1952 urtean, eta orduko grabazioak eskuragarri jarri dituzte orain interneten. Berria egunkarian argitaratutako Haizea Biltzen erreportajeak landu du herri kantagintzaren berreskurapenaren gaia, eta Alan Lomaxen nondik norakoen berri eman du. Entzun abestiak.
1952-1953 urteetan Alan Lomaxek Euskal Herrian egindako grabazioetako batzuetara lotura zuzenak:
- Maritxu nora zoaz (Zarautz)
- Ameriketan ez dakizute (eta II)(Basarri; Ondarroa)
- Aurreskua (Emiliano Alberdi; Zarautz)
- Boga Boga (Zarautz)
- Horra, horra gure Olentzero (Tolosa)
- Ni naiz emakumea (Ondarroa)
- Txoriñua (Tolosa)
- Santa Ageda Bezpera (Tolosa)
- Bartarratsian ezkondu nintzan (Sotero Erauskin; Zeanuri)
- Bertsotan (Uztapide eta Eskudero; Oiartzun)
- Txalupa handixe (eta II) (Ondarroa)
- Zuek Getariarrok (Ondarroa)
Iñigo Astiz kazetariak Berrian argitaratutako erreportajea:
Euskal Herrikoetatik haratago interesa baduzu, harribitxiz osatutako artxiboa da Alan Lomaxena. Gaelikoz abestiak Irlandan, New Yorkeko Central Parken kontzertuak, Sobietar Batasuneko kantagintza tradizionala…