«Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak»

Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak –

MINTEGIAREN LABURPENA ETA PROPOSAMEN DOKUMENTUA

«Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak»

«Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak»

Gaur, Txillardegi Gogoeta Guneak (Telesforo Monzon eLab-en ekimenak) Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera antolatutako administrazio publikoko langileen hizkuntza-plangintzari buruzko hausnarketa-jardunaldia egin da Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen.

Bertan, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren aurkezpenaren ondoren, Kataluniako eta Galiziako funtzio publikoa arautzeko legediaz aritu dira bertako bi legelari eta aditu: Eva Pons i Perera Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Doktorea eta Konstituzio Zuzenbideko eta Filosofia Politikoko irakaslea, eta Carlos Alberto Amoedo Souto Coruñako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko Katedraduna. Azkenik, Iñigo Urrutia Libarona EHUko Administrazio Zuzenbideko irakasle agregatuak, Txillardegi Gogoeta Gunearen eskariz, EAEn pairatzen ari den higadurari legegintzatik erantzuteko premiazko neurri zehatzen eztabaidarako-proposamena aurkeztu du.

Behean aurkituko dituzu mintegiaren grabazioa eta argazkiak, lehenengo hitzartzeen laburpena, eta Iñigo Urrutiak aurkeztu duen proposamen dokumentua.

Idurre Eskisabel Larrañaga – Sarrera

«Epaiz epai jurisprudentzia bat sortzen ari da euskararen aurkako oldarraldi judiziala. Egun denbora kontra datorkigu ematen ari diren erabakiekin. Euskararen eta hizkuntza minorizatu guztien egoera gero eta zailagoa ematen ari den une honetan gertatzen ari da hau. Larrialdia bizi dugu beraz. Eta mintegi honen helburua aurrera egiteko bidean zer egin daitekeen aztertzea da. Horretarako bi eredu dakartzagu aztertzeko eta baita ere egoera honi erantzun ahal izateko proposamena».

Eva Pons i Perera

Enplegatu publikoen kontratazioa hizkuntza normalkuntzan Katalunian

«Katalunian erregulazioak nahiko egoera juridiko egonkorra mantendu du Kataluniako administrazio publikoan hizkuntzaren erabilerari dagokionez. Berezko hizkuntza kontzeptuak administrazioen erabilera normaleko hizkuntza gisa garrantzia du, Kataluniako erakundeetako hizkuntza baita. Konstituzio Auzitegiak bermatzen du hori. Ez dago eskubiderik erabilera administratiborik gabe, ez dago eskubide erabilgarririk bermerik gabe eta administrazioetako langileen trebakuntzaren eta berezko hizkuntzaren izaeraren arabera, katalana erabili ohi da administrazioan.

Esparru juridiko horrek bermatzailea izateko borondatea du, eta Kataluniako administrazioaren eskumena da Kataluniako administrazioetan hizkuntzaren erabilera arautzea. Horrela, bere funtziorako beharrezkoa den Katalanaren ezagutza-maila egiaztatu behar da. Gainera, administrazioak ezin dira utzi Katalana sustatzeko betebeharretik at. Katalunian, printzipio orokorra da Katalana ezagutzen dela egiaztatu behar dela administrazioetan plaza bat betetzeko, eta Konstituzio Auzitegiak berak aitortu zuen ez zela Konstituzioaren aurkakoa administrazio-eremuan katalana ezagutzeko betebehar espezifikoa.

Katalunian, kontratazio publikoaren eremuan, hizkuntza-klausulak sartzen dira gainera, eta ez dira urratzen hizkuntza-eskubideak. Beraz, praktika orokorra da, eta klausula horiek Generalitateak nahiz toki-eremuak kontratatzen dituzten hitzarmenetan sartzen dira».

Carlos A. Amoedo Souto

Enplegatu publikoen kontratazioa hizkuntza normalkuntzan Galizian

«Galizian denek onartzen dute funtzio publikorako galiziera ezagutu behar dela. Gaur egun ez da azterketarik egin behar, baina CELGAren ziurtagiria aurkeztu behar da, batxilergoan galiziera ikasi izanarena. Zerbitzu publikoen kalitatea eta administrazio ona bermatzeari buruzko 1/2015 Legearen 38. artikuluan ezartzen denez, zerbitzu publikoak antolatzearekin eta ematearekin lotutako jarduera guztietan galiziera izango da erabilera normal eta lehentasunezkoa»

Iñigo Urrutiak aurkeztu duen proposamen dokumentua.pdf

«Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak»

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude