Energia lapurrak Sañura begira
Energia lapurrak Sañura begira –
Gure energia iturriak guk eta guretzat erabiltzea da burujabetza energetikoa. Nik nireak, guk komunitatean gureak, herriak bereak. Horrela herritarrak besteri argindar fakturarik ordaindu behar izan ez diezaion.
Sañun, Azpeitia Zesota eta Errezilgo muga inguruan STATKRAFT ek ezarri nahi duen zentral eolikoa ez da herriaren proiektua, ez da gure argindar faktura merkatzeko edo ezabatzeko guk eta guretzat sortu dugun egitasmo bat, juxtu alderantzizkoa baizik.
Gure herriaren lur eremukoak diren energia iturriak lapurtzera datorren proiektu bat da, ondoren merkatuan guri saldu ahal izateko beraiek nahi duten prezioan argindarra. Herritarroi energiarekiko menpekotasuna edo dependentzia handiagotuko digun egitasmo bat, gure energia iturri baten jabe egingo bai dira.
Independentzia hitza lau haizetara zabalduaz dabilen alderdi baten laguntzaz burutu nahi da; baina gu dependentzian sakonduaz. Jokaldiaren diseinua borobila da, ingeniaria soziala (faxismoa).
Multinazional jakin batzuen irabaziak biderkatzeko asmoz, herri soil batek dituen energia iturriak lapurtzeko ekimen bat da. Une oro herritarren interesek agindu behar luketen demokrazia batean lekurik ez duena.
Oñatiko udalak aldiz, bere lur eremuko ur jauziez, energia burujabetzan emandako urratsak bai izan zirela esanguratsuak zentzu horretan. Beraiek beraientzat modu deszentralizatu batean ustiatzen bai dituzte ur jauzien bidezko energia iturriak, landa eremurik desegin gabe. Herritarrak Iberduerori (edo Goinerri) fakturarik ordaindu gabe argindarra izan dezaten euren etxeetan. Burujabetza energetikoan horiek dira urratsak, hau aldiz alderantzizko norantza da.
Mendi gainak txikitu, industrializatu, hegaztiak uxatu eta akabatu, ehiza galarazi, kristoren zarata eragin, paisaia hondatu, megalitoak txikitu eta kalte bestelako kalte ugari egiteaz gain, guk eta guretzat erabili dezakegun energia iturri bat lapurtzera dator proiektu hau.
Ekimen hau bat dator Europan gertatzen ari denarekin. Europarren dependentzia energetikoa areagotzen dihardute bertako politikariak multinazional jakin batzuen mesedetan. Hor kokatzen da Sanchezek Argeliarekiko erakutsi duen jarrera, Estatu Batuek North Stream gas hodien aurka burutu duten leherketa, Errusiarekiko harremanen mozketa behartua (kontinente bereko energia iturri merkea galaraziz) eta abar luze bat.
Ez lehen ez orain, hirugarren hamarkadaz, Zentral Eolikorik ez!
Energia lapurrak Sañura begira
Makroproeiktu energetikoen barruan, gobernu norvegiarra eta Iberdrolaren arteko loturak ikusteko zenbait datu:
Norges Bank Iberdrolako hirugarren akziodun nagusia da, kapitalaren % 3 gaindituta.
Norges Bankek % 3ra igo du Repsolen duen partaidetza.
Iberdrola, TotalEnergies eta Norsk Havvind enpresek Norvegiako itsas garapen eolikoengatik lehiatzeko partzuergoa sortu dute.
Repsolek Norvegian abiatu du bere proiektu nagusia: YME.
Vocentoren familiek lekua egin diote munduko funts subirano handienari: Norges Bank, Norvegiako funtsa.
Baina beste moduren batean balitz, haize erroten aldekoa zinateke
Aurrekoa galdera da, ez baieztapena.
Zentral eolikoen kontra azaltzea esentzian txertoen kontra egotea bezala da. Eta sasikritika honek antz hori dauka.Infantilkeri antzua.
Ikuspegi okerra iruditzen zait. Herriarena….ongi. Baina nik neurea eta… ez. Neronek lur-sail batzuk baditut, eta kalekumeei esan beharko diete, aizue, hemendik ez pasa eta lotu txakur puta hori. Hemen dabilen haizea neronena da, zer geronen energia Iturria? Zerorrek non duzu energia iturri bat? Mendia, jende askoren iritziaren kontra, ez baita guziona, zerorren etxea ez den bezalaxe.
Parke honetaz informazio gutxi izan dut orain arte, baina antibakuna-terraplanista batek txarra dela esaten baldin badu, bere aldeko puntu bat da dudarik gabe.
Oñatiko Ur Jauziak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/O%C3%B1atiko_Ur_Jauziak
Energiarena Euskal Herrian arazo handia da: kontsumitzen dugunaren %8 inguru produzitzen dugu.
Oñatikoa duzu adibide, baina argi eta garbi dio: ez du nahikoa indar produzitzen bertako industria mantentzeko. Eta arazoa ez da etxeak argitzea, arazoa fundizioak eta bestelako industria astuna dira. Zer egingo du Oñatik bere energiaren %100 produzitzeko?
Statkrften planteamenduarekin dudan arazo bakarra konpainiaren izaera pribatua da.
Energia prdoukzio publikoa martxan jartzeko lortzeko inbertsio publiko ikaragarria behar da, udal baten tamainako erakundeek asumitu ezin dutena (aurrekontua urteka doa, 2022an Azpeitiko Udalak 21 milioikoa du. Ea nola lortu ditzakeen proiektuak balio dituen 89 milioi). Eta inbertsio publikoa (aldundi eta Jaurlaritzarena, halako dirutzak manejatu ditzaketen erakundeena) beste toki batzuetara joan da. Adibidez, AHTean joan diren dirutzak energia produzitzeko bideetan gastatu bagenitu… Baina ez, funikularra beharrezkoa eta funtsezkoa da. Energia Iberdrolak emango digu…
Has gaitezen bada herritarren beharrak asetzen lehendabizi, herriz herri, etxez etxe, tokian tokian. Diru irabaziak biderkatzeko enpresa kapitalisten beharrez ardura bitez noski eurak, ez bai luke lehentasuna izan behar erakunde publiko batean.
Oñatin egin dute eta beste herri guztietan egin daiteke, landa lurrak eta larreak desegin eta estali gabe gainera.
Siderurgia astunak geldirik daude gehienak, eta jabetza arrotzekoak dira euskal herrian, irabazia bezala har beza bere gain hornidura beharra.
Aurrekontua udal bakoitzak berea, urratsez urrats, Oñatin ez bai dira gauzak urte batetik bestera lortu. Norantza da garrantzitsua, abiadura egokituko du bakoitzak berea.
Bide batez, ehundaka lagunek parte hartu dute zentral eolikoen aurka atzo Elosuan egindako elkarretaratzean.
https://goiena.eus/bergara/1665588506837-mendiak-aske-taldea-proiektu-eolikoen-lehentasuna-ez-da-gipuzkoarron-ongizatea-bermatzea
https://maxixatzen.eus/azkoitia/1665581878873-ehunka-lagunek-bat-egin-dute-elosuan-mendiak-industrializatzearen-aurka
https://maxixatzen.eus/azkoitia/1665595499620-eolikoak-mendietan-ezartzeko-proposamenekiko-desadostasuna-agertu-du-oletan-ere-ez-taldeak
Nabarmen da EHa bezalako herri industrializatua belaunikarazteko eta hegoak ebakitzeko modu bat energia fosilaren eta elektrizitatearen iturriak moztea dela. Ez naiz batere aditu baina Statkrften eolikoak ez dira beharbada hain arriskutsuak Frantzia eta Espainako zentraletatik datorren elektrizitatea aldean. Ezda?
Zentzu horretan aholkatuko nizuke Beñat Ekai ren boletin hau irakurtzea, Fisio bidezko energi nuklearraz :
https://docs.yandex.ru/docs/view?url=ya-disk-public%3A%2F%2FGOKDA%2B9WOSjKOUxqfUmBQuB3RC5IgJRugiCCAGQkJWESXge%2F2c%2Fz6sI293xgdR60q%2FJ6bpmRyOJonT3VoXnDag%3D%3D&name=El%20Futuro%20del%20Modelo%20de%20Desarrollo%20Europeo.%20ENERGIA%20DE%20FISI%C3%93N%20NUCLEAR.pdf&nosw=1
Zentral eolikoen aurka ehundaka pertsona bildu dira atzo Elosuan
Argazki bilduma eta albistea: https://maxixatzen.eus/azkoitia/1665581878873-ehunka-lagunek-bat-egin-dute-elosuan-mendiak-industrializatzearen-aurka
Bideoa: https://maxixatzen.eus/azkoitia/1665595499620-eolikoak-mendietan-ezartzeko-proposamenekiko-desadostasuna-agertu-du-oletan-ere-ez-taldeak
Milesker Aitor baina zure artikulua irakurrita are despistatuago gara. Ongi ulertu badut hodarkinen arazoa ez balitz ( ala hareki ere bai) zentral nuklearrak kontseilatuko lizkiguke. Arrisku klimatikoa are larriagoa litzatekeelakoan. Ongi ulertu dut?
Aldaketa klimatikoaz Beñat entzun honi ere:
https://es.sott.net/article/84260-Nada-que-ver-con-el-hombre-El-astrofisico-dice-que-los-defensores-del-cambio-climatico-estan-en-una-mina-de-oro-para-ganar-dinero
Bai denok dakigu iraganean, gizakirik oraindik ez zegoenean, aldaketa klimatikoak izan zirela. Baina denbora luze batean agertzen eta denbora luzean itxaltzen ziren. Izan liteke aldaketa honek ere osagai edo parte bat naturala izaitea eta horrek fenomenoa larritzea baina hain zalu agertzen da nun adituek jatorri gizatiarra seguru duten.
Ni “logikoa” rekin nago.
Terraplanista- antibakuna sasiekologista mitikoak pandemiarekin emandako espektakuluarekin…enfin.
Zailtasunak zailtasun nere animo handienak Azpeitiako alkatesari.Poterea herritarrentzat beharrezko aldaketentzat.
Pandemia aipatu duzunez …
Gaur Ostirala Irailak 14, Bilboko Arriaga plazan 20:00tan BIZITZA k antolaturiko ekitaldi garrantzitsua aipatu: COVID INOKULAZIOAK ETA PROTOKOLO MEDIKOEK KALTETUTAKO pertsonak laguntzeko ekitaldia.
Non daude arduradunak?
Inokulazioen kalteak jasaten badituzu deitu 662195675 telefonora.
Gaiaz artikulu interesgarriak:
https://independentea.eus/bonba-mediatiko-honen-uhina-euskal-herrira-iritsiko-ote/
https://independentea.eus/habanako-maistren-eskuak/
Mikel Aramendia ARGIAn :
“ASKATASUNA” – ZERO TXERTOAK eta ZERO COVID- TXERTAKETA – politiken arteko lagin bat Asia aldean.
https://www.argia.eus/albistea/zero-covid-zero-eskrupulu
Oñatiko udalak aldiz, bere lur eremuko ur jauziez, energia burujabetzan emandako urratsak bai izan zirela esanguratsuak zentzu horretan. Beraiek beraientzat modu deszentralizatu batean ustiatzen bai dituzte ur jauzien bidezko energia iturriak, landa eremurik desegin gabe. Herritarrak Iberduerori (edo Goinerri) fakturarik ordaindu gabe argindarra izan dezaten euren etxeetan. Burujabetza energetikoan horiek dira urratsak, hau aldiz alderantzizko norantza da.
https://eu.wikipedia.org/wiki/O%C3%B1atiko_Ur_Jauziak
Gaira dator hainbat daturekin Julen Lizaso hemen:
https://euskalnews.com/2022/10/sin-altura-de-miras-iulen-lizaso/