Enbor beretik

Enbor beretik –

Enbor beretik
Olentzero Donostian, 1931. urtean. Argazkia: Guregipuzkoa.eus

Horra Mari Domingi, begira horri… Horixe kantatu nahiko nioke. Izan ere, Iruñeko ikastetxe batean ikusi baitut: aulkian eserita dagoen Olentzero handi baten atzean, maniki txiki bat, zutik, eskuak bildurik, saski bati heltzen. Buruan ttuntturroa, zorionez aurpegia estali gabe.

Asko harritu nau irudiak. Batez ere, ikastetxe horretako sarrera Skolaeren eta berdintasunaren aldeko mezuz josirik baita. Eta hor urratua: bikote heteronormatiboa, genero estereotipo guzien paradigma.

Dirudienez, Lesakatik hartu zuten eredua Iruñekoek, eta Euskal Herri guzira zabaldu zen Olentzero ikazkinaren irudikapena, merkatuaren atzaparretan Bizarzuri txepel… txapeldun eta bakar bihurtu dena. Baina, haize berria dabil Iruñean. Olentzero emakumea atera dute dagoeneko Dugunak eta Mendebaldeko auzokideek, eta Oberenak norma jarraitzen ez zuen panpina. Posible da erroetara itzuli, eta gure Olentzero berreraikitzea: generodun edo gabea. Disney Olentzero sortu zen enbor beretik sortu daitezke besteak.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko abenduaren 20koa]

Enbor beretik

BARDO GORRI NAFARRA