Eman Zesarri Zesarrena
Eman Zesarri Zesarrena –
Biolentziaren inguruko “errelatoaz” zenbait burutazio
ZERGATIK HALAKO LIBURU BAT IDAZTEA?
Alde batetik, ETAren amaierari buruz inposatu nahi den diskurtsoarekin ez nago ados. Esate baterako, ñabardurak ñabardura, konstituzionalistek egiten dutena: gatazka delakoa, demokrazia eta talde terrorista baten arteko historia izan dela, zeinean azkenean demokraziak irabazi duen. Baina demokrazia MADE IN SPAINek, sortzez zuen ahuldade demokratikoaz haratago ile asko utzi ditu itsatsita katazuluan: partidu legea, kodigo penal berria, legedi antiterrorista, mozal legea, eta abar…
Horretaz gain nago ETAren espektroa, Cid Campeador-ena bezala, zenbait esparruetan gerra zelaian erabilia izango dela; norbaitek etekina atera asmoz, hain zuzen.
Literaturan, esate baterako. Aspaldiko salaketa da Euskal Gatazkari buruz gutxi eta ahots apalaz hitz egin dugula euskal idazleok, eta oso modu lotsatian idatzi. Lelo hori gezur borobila izan arren, bozgorailu interesatuen ahotik mila aldiz errepikatu ondoren, topikoa bihurtu da. Horrez gainera, borroka ideologikoa hor dirau: esate baterako Patria eleberriarekin. Zein aberri salatu nahi du izenburu horrekin Aramburu jaunak? Euskal (aberria) Herria! Terroristek euskal aberriaren defentsan justifikatzen baitituzte hilketak.
Alabaina, ez da aipatzen zenbat odol isuri den Espainako Estatuaren (aberriaren) alde! ETAk euskal aberriaren aldarria kakaztu omen du baina, dirudienez, Guardia Zibilak espainiar aberriarena ez.
Terry Eagletonek zioenez, “Ideologia halitosia bezalakoa da, hurkoarena baino ez da nabaritzen”. Kasu honetan, ideologia eta aurreiritzia batzen dira.
Bestalde atentzioa eman dit, EAJ-k, azken mendi erdiko historiaren inguruan sortu berri duen Errebisionismoa, zeinak esaten duen: ETAren sortzea inoiz gertatu behar ez zen zorigaiztoko gertakizuna izan zela.
Pentsatzen dudan bezala diot. ETA (eta denboran zehar izandako zatiketak) unean uneko testuinguru eta jardueraren arabera epaitu behar da. Hasieran zer izan zen eta geroago zertan bihurtu zen.
Galdetu beharko litzateke zergatik Burgosko epaiketan auzipetuak heroi gisa izan ziren aintzakotzat hartuak eta zergatik beraien salbazioa bihurtu zen Europa osoko protesten helburu?
Harez geroztik, Moralitatea eta estrategia, egia da, aldatuz joan ziren. Hasieran nabari ezinezko moduan eta geroago jauzika.
Bi hitzetan azaldu beharko banu mami hori, Joseba Sarrionandiak “Bizitzea ez al da oso arriskutsua“-n dionarekin egingo nuke:
Estatu arrazoia. Makiavelok argi esplikatu zuen Estatu defendatu behar dela justiziaz eta injustiziaz, gupidaz eta krudeltasunez, loriaz eta lotsagarrikeriaz. [1]
Estrategia arrazoia, Estatu arrazoiaren kontrako borrokan, ideia berean oinarritzen da. Helburuaren aldeko estrategian, ez direla zertan haintzat hartu eskubide indibidual edo kolektiboak. Irabaziz gero lortuko litzatekeen balizko askatasun handiaren parean, gainerakoak txikiak direla eta bitartean, estrategiaren zerbitzuan, askatasun konkretu guztiak baldintza daitezkeela. [2]
Baina, gu, bestelako askatasun alde errebelatzean, jendearen eskubide eta askatasun konkretuen alde geunden, ez?” Galdera horrekin bukatzen du, eta nik baiezko borobil bategin erantzun diot liburuaren zahar. Bideak eta helmugak elkar loturik daude.
Auzia, hemendik aurrera, ez da jadanik bide politiko-militarren edota bide soilik politiko legalen artean hautatzea; baizik eta askapena nazional eta sozialaren estrategiaren ingurukoa, ikuspegi feminista, antikapitalistatik edo ekosozialistatik begiratuta (eta bloke eraldatzailearen osaketa); eta horrek zer ikusteko handia du, adibidez, aliantzen gaiarekin eta indarrean dauden instituzioekiko jarrerarekin, eta batez ere mobilizazio herritarrari ematen zaion pisua eta garrantziarekin.
Garaia da bide berri bati hasiera emateko, «aterabidea» izango dena, Kataluniarenarekin “kalko eta kopia” ezin izango dena, baina, antzeko ezaugarriak izango dituena: Euskal Errepublika sozialaren aldeko herri mugimendu indartsu eta auto-eratua ardatz izango duena; zeinak, kaletik zein erakundeetatik (daudenak eta sortu beharko direnak) bultza egingo duena; eta, lehenago edo beranduago, Estatuarekin talka egin beharko duena.
Liburua eskuratzeko:
- Hontza liburudenda, Donostia
- Katakrak, Iruñea
- Intxorta argitaletxea
- intxorta.org
- intxorta1937@gmail.com
…
[1] Estatu kapitalistaren etika, botereari eustean oinarritzen da, gainontzeko guztia zirkunstantziala delarik.
Hortik aurrera, dena da eztabaidagai; alegia, Estatu bakoitza, Espainiarra (edo Frantziarra) gure kasuan, une kokreto batean zenbateraino den egur emailea eta zenbateraino azenario banatzailea.
Espainiako Estatua nola eraiki zen oso garbi dago.
Garbiketa etnikoaz hasi zen Granadan, ondoren ijito eta judutarrekin jarraitzeko eta Estatuaren batasunaren izenean, Gaztelak beste herri guztiak asimilatu nahiizan ditu, era onez edo txarrez. Zer esanik ez Ameriketan egindakoak. Han eta hemen. Atzo eta gaur.
Espainiaren kasuan, biolentziaren erabilera legala “konstituzionalki onartuta eta araututa dago”, “aberriaren batasuna eta bere barneko ordena.
[2] IZAN ERE, ETA jaio zenetik gaur arte, aldaketa estrategiko nabarmenak izan dira, hori ezin uka.
Trantsizio garaian, ETAk Estatuarekin negoziazioa lortzea helburu zuen estrategia garatu zuen, inoiz baino oldartze gaitasun handiena erakutsiz. Atentatu odoltsuen kopurua biderkatzeko gai izan zen, beti ere, salbuespenak salbuespen – batzuk nahiko larriak-, aparatu errepresio desberdinetara kolpatzea mugatuz edo lehenetsiz (artean, izan ziren jomugatzat hartutako politikari eta enpresariak, baina ez modu sistematikoan.
Nola justifika daitezke bonba-autoak sortzen dituen biktima indiskriminatuak, eta, era berean, balore humanistak goraipatu? Besteak beste, askatasunaren borrokari bide eman nahi badiogu?
Sufrimenduaren sozializazioa izan zen azken erabaki aberrantea. I
Bikila jauna, gustatu zait “estatu arrazoia” eta “estrategia arrazoia” makiabelismoa erlazionatzen ditutzun pasartea. ideia horrek zenzu onekoa dirudit
Politika fikzio piska bat (edo asko) eginez, Eta garaile atera izan balitz, haren Euskal estatuak ez ote zuen eite jakin bat izango estatu espainolarekin?
Izan ere beheko (1) nota batean esaten duzu:
“Estatu kapitalistaren etika, botereari eustean oinarritzen da”
Baina ez ote da egia oraiartinoko estatu guzientzat?
Zein oinarrizko dispositibo politiko ikusten duzu zure Euskal Errepublika Sozial horren alderako mugimendua eta estatuak bera espainiar estatuarekiko mimetismo galgarrian ez daitezen eraik?
zure Euskal Errepublika Sozial horren etika ere izan ez dadin?
Zure Euskal Errepublika Sozial horren etika ere izan ez dadin? Galdera honi, nire erantzuna da: Polietika. Hori izan eta da nire helburua. Bideak eta helmugak bat eginik. Liburuan luze jotzen dut hausnarketa. Ni Marxekin eta anarkistekin bat nator Estatua desagertzen joan behar dela (Nola? hor egon liteke desberdintasunak bi ideologi horien artean). Estatu guztiak dute zapalketarako joera, baina ez dira denak berdinak. Nire aldetik, estatua desagertzen (edo desegiten den bitartean) ahalik eta horizontalena, behetik kontrolatua eta herritarren eta langileriaren (gizon eta emakume)aldeko izango dena. Nire Euskal Erreplikan klase esplotazioa, patriarkatua eta naturarekiko basakeria desagertzen joan beharko luke. Aldaketa sakona proposatzen dut, ez kudeaketa soila. Nola egiten den hori: Borrokatuz ideal horien alde. Ez dut beste formularik, eta bide horretan nire experientzia adieratzen dut, jakinik emaitzak xumeak direla . Liburan urte askotan izandako burutazioen sintesis xume bat egin dut, nire iritziak azalduz eta eztabaidarako balio dezaketelako paperan jarriz. Hortik aurrera, azal daitezela iritziak. Tentuz irakurriko ditut.
Zure liburua irakurriko dut.
Mila esker.
Bikila jauna, goiko iruzkinean esaten dituzunak, polietika, estatua desagertu (globalizazioa?), behetik gora borrokatuz ideal horien alde… Bai, itxura ona dauka, baina badakizu zer gogorarazten didan? Egia ezagutzeko beste asmorik gabe bere burua eremutar ( erderaz “ermitaño”) egiten den pertsona. Aldez aurretik badaki ez duela EGIA ezagutuko (edo bestela oso engainatuta dago edo oso iñuxentea da), baina EGIAren bila hasten da desertuan. Agian, bidea bera da gustatzen zaiona, bidea beharko du izan, helmuga ez du inoiz ezagutuko eta. Eta hori garbi edukitzea espero dut, bestela bere buruaz beste egiteko moduko egoeran dago. Bikila, jada urte batzuk badituzu…
Bai urte dexente bete ditut (76) eta ajeak jada nabaritzen ditut fisikoki zein mentaldi: Mexikarrak dioten bezela: ayer maravillaa fui, hoy ni la sombra soy. Halaz ere osasuna lagun (hori gabe ez baikara ezer) betiko bidean jarraitzen dut, jakinik, utopia inoiz ez dela gauzatzen, horizonte edo hortzemuga bezelako baita: urbiltzen zaren heinean urrutiratu egiten baita. Hala erfe zenbait gauza garai batean utopikotzak jotzen genituenak eta orain eguneroko gauza arruntak bihurtu zaizkigunak. Dena den esku artean duguna liburu bat da, idatzi berria eta irakurri nahi duenak atera dezala probetxuren bat. Ez zaio aterako garestia 10 euro, besterik ez. Hori bai, denboratxo bat eman beharko dio.
Joxe Iriarte Bikila Jauna, zure liburuari jada lehen begirada eman diot, orrialde behereko notak beti bigarren irakurketarako uzten baititut beti.
Eta zinez erran dezaket irakurri izana ez zaidala dolutu. Araiz, pundu askotan ezjakintasunak, dudak eta interpretazio zurekiko diferenteak ere gelditzen zaizkit. Baina orokorrean deus txokatu nauenik. Gainera onestasun kutsu handia aurkitzen diot zure lekukotasunari.
Zure liburua beste zuzeulariei gogotik kontseilatuko nieke, edozein tendentziakoei gainera. Ene uste apalez, euskaldunen arteko debate zibilizatu eta eraikitzaile batentzako balio du eta.
Eginen dizut galdera beharbada anekdotikoa (edo ez!)
Zergatik Testamentu Berriko aipamen erdi batetik aterariko titulu hori? Zergatik ez aipamen osoa?
Ezdakit kasualitatea den edo horrekin lotua den, baina iduritzen zait dudak eta zalantzak sumatzen ditutala etika iraultzaileari buruz hitz egiten duzunean.
adeitasunez.
Kaixo lagun.
Duda-mudak etikaren inguruan? Zalantzarik ez. Argi azalatzen dute dena ez dela zuri edo beltz, gehienetan grisa nagusi. Eta grisa zalantzaren kolorea da. Dena den, Paco Fernandez Bueyen polietikaren oinarriak izan ditudala abiapuntu. Gomendagarria lan hori irakurtzea. Bestaldetik, nire asmoa izan da nire esperientziatik nola bizi eta ikusi izan dudan gatazka delakoaren historia. Horrek esan nahi du, ez naizela EGIAren (hori posible balitz) jabe, nirearena eta nahiko. Izen burua? Hasiera pentsatu nuen Bakoitzari berea hori gizalegea, alegia Estatuari dagokiona eta ETAri berea. Baino, indar gehiago izango zuela esaera biblikoa eta azkenean hori aitatu nuen. Biana laburtua, jakina, bestela luzeegia izango zer izen buru bezala eta gainera zein jarri jainkoaren tokian?
Barkatu akatsa: Argi azaltzen dut…esan nahi nuen
Joxe milesker erantzunik. Beraz orai hobeki ulertzen zure titulua, Ez zen imaginatu nuena.
Iduritzen zait ez iraultzaleek ez estatuquoaren defendatzaileek ezin dutela besteek baino gehiago etika bat asmatu eta are gutiago aplikatu ekintzaren suan edo oso grisa izanen da eta geometria aldagarrikoa izanen da.
Artetik zure ohar bati erantzuteko, ez zaut iduritzen Leninek eta Trotskyk etika zutela Stalinek baino gehiago, (arraultze-moleta ez da egiten arraultzerik hautsi gabe…). eta besteen aldetik estatu arrazoia da edo egoismo nazionala eta akabo.
Zer jarri jainkoaren tokian? hau da galdera !
Gertatzen da justu SWeilen en testu bat naizela itzultzen eta une zehar honetan haren pentsakerak kutsatzen nauela. Etikaren arazo horrek asko xifrikatzen zuen nahiz ez kontestu berean egon. Iduritzen zait harentzat etika aspaldiko denboretan eta populu tradizio anitzetan barna zetorren inspirazio transzendentaletik zetorrela.
Ildo horretatik, nazismoaren denboran, kasik denek men egin zuten garai batean, “Arrosa xuria”ren ikasle talde protestaren historia gogoetagarria ildo horretatik..
Gure ganik denboran eta espitituan hurbilago zen Camus interesgarria litzateke ( l’homme revolté) Uste dut Sartrek haren etika kezka horretaz trufatzen zela lizeoko ikasleentzako filosofo tipi bezala tratatuz.
Hala ere, Paco Fernandez Buey horren zerbait entseiatuko naiz irakurtzen harrapatzen badut eta zerbait ulertzen badut erranen dizut.
Urrengo horretra artio.
Paco Fwerdandez Bueyen liburuaren izen burua da: polietica. Editorial losada. Lenin, trosky eta Stalinen arteko desbefrintasun etokoaz ezas bgara hasiko eztabaidatzen naiz eta nik pentsatu badirela oinarrizko desberdintasunak. Camus interesgarria da eta Sastreren erantzuna ere eztabaidatzeko modukoa. Dean den, ni ez naiz etikaren aditua, militante politikoa, zeinek sinisten duena ez dagolea etika bat guzirako baio duena aspirina bat bailitzan, erligioek ere gauzas bat esaten dute eta beste egin. Alabaina sinisten dut badaudela arau etiko unibertsalak, batzuk, giza eskubideei dagozkienak eta horiek urratzeak kalteak besterik ez digula ekartzen.
Irakurri baino lehen ere, zure Fernandez Bueyek gisakoa dirudit:
https://www.elviejotopo.com/libro/sobre-simone-weil-el-compromiso-con-los-desdichados/
Milesker