Emakumeak landa ingurunean III. Jardunaldia
Igartubeiti Baserri Museoak, Emakumeak landa ingurunean III. Jardunaldia antolatzen du martxoak 8an, igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu asmoz.
Jardunaldi hau emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskainiko zaio, landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzietara gerturatuz eta garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona eskainiz.
Jardunaldi honen helburuak honako hauek dira:
- Ahozko memoriaren berreskurapena eta hedapena
- Belaunaldi ezberdinen arteko kultur transmisioa sustatzea
- Emakumeentzako elkargune eta elkarrizketa puntuak sortzea eta dinamizatzea
- Berriki iragana izan denaren kultur transmisioa indartzea
- Gizon zein emakumeen aldetik berdintasunezko parte hartzea sustatzea
- Emakumeek euskal landa inguruneari egin dioten ekarpena agerian ipini
- Komunitatearekin, bertako ingurunearekin parte hartze guneak sortu.
- Generoaren gaiarekin uztartutako pertsonak gonbidatu
- Jardueren egitaraua:
11:00-12:00 // “Kutxa, emakumeen altxorra” familientzako tailerra
Ondarea, etnografia, generoa.
Igartubetiko emakumeek beren bizitzan hainbat urte ematen zituzten arreoa prestatzen. “Kutxa”-ren bitartez ohitura honen esanahia ezagutuko dugu, familiei zuzendutako sormen tailer honen bitartez. Hartzaileak: 5 urtetik gorako haurrei eta hauen gurasoak. Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.net; 943 72 29 78 telefonoan.
12:00-13:00 // Amaren Alabak taldearen kontzertua baserriko dolarean.
(Plaza mugatuak)
Amaren Alabak 6 emakumez osatutako taldea da: Maider Bedaxagar, Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar. Zuberotarrak, 11 urte zituztela hasi ziren elkarrekin abesten, euskaraz, portugesez, aragoieraz edo italieraz beraien unibertsoa sortuz. Ahotsa da beraien tresna bakarra, sarritan dantzarekin lagunduz, antzinako doinuei erritmoa eskainiz.
13:00 // Bazkaria+ dokumental laburren emanaldi komentatua
Baserriko bizimoduaren bilakaera azaltzen duen Berriro Igo Nauzu laburmetraiaren emanaldia. San Telmo Museoko ikus-entzunezko pieza, Morgan Creak egina Kirmen Uriberen gidoi eta ahotsarekin.
La dona montañesa dokumentalak Benasqueko emakumeen eguneroko bizimodua erakusten du.
Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.net; 943 72 29 78 telefonoan.
15:00 // Urola Garaiko emakumeak egitasmoaren eremuan barne lan saioa
Ezkio-Itsasoko emakumeei “Urola Garaiko Emakumeak” ahozko oroimena berreskuratzeko proiektuaren aurkezpena eta topaketa foroa. Ahozko oroimena berreskuratzeko dokumentazio eta ikusentzunezko egitasmo honek Ezkio-Itsasoko XX. mendearen lehen erdialdeko giza aldaketa garrantzitsuak bilduko ditu, bertako emakumeen ikuspegitik eta bizipenetatik. Narratzaileak beraien oroitzapenetatik natur ingurunearekiko, herriarekiko harremana deskribatzen dute, nola bizi dituzten eta bizi izan dituzten paisaiaren aldaketak…
Emakume gajoak… Eusko Jaurlaritza diru gehiago ematen baserritar emakumeei (http://www.berria.eus/albisteak/93768/)! GAIXOAK LAGUNDU DITZAGUN!!!!!
Por zierto, gaur ere, nola ez, beste eraso diskriminatzaile bat: berdintasuna aldarrikatzen omen duen Lilatoian gizonezkooi parte hartzea debekatu.