Ibai Agirrebarrenaren ‘Jauzia’ izanen da Arnasa Luzea proiektuko lehen lana

Jauzia proiektua

Arnasa Luzea egitasmoa lehenago ere aipatu dizuegu. Zapata ederrak bezalakoa zen guretzat arnasa luzeko kazetaritza bultzatzeko proiektua. Bikainak, diztiratsuak… baina jantziko zituen kazetari apart horren faltan, zapatak ez besterik. Lortu dugu bada: Ibai Agirrebarrena baionarrak jantziko ditu lehenbizikoz oinetako ederrok, eta ekingo dio bideari ‘Jauzia’ izeneko lehen lana argitaratzeko. Ibai Agirrebarrenak zure laguntza behar du ordea, helmugara iristeko.

ArnasaLuzea zer den?

Sinetsirik gaude euskal kazetariak eta kazetaritza bera bultzada egokiaren beharretan direla, eta ArnasaLuzea (AL) deitu diogun crowdfunding plataforma hauxe izan daiteke hori egiteko moduetako bat.

Kazetari eta komunikatzaileei  euren lana egiten eta argitaratzen laguntzeko asmoak xaxatu gaitu. Arnasa luzeko kazetaritza bultzatu nahi dugu horrela, kontakizun landu eta borobildua, eguneroko informazio-agenda azkarretik urruti egin ohi den hori: erreportaje handia, kronika landua, ikerketa kazetaritza…

Lehen lana: Jauzia proiektua 

Ibai Agirrebarrenari lagundu

Proiektuaren azalpena:  

80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten . Nor ote dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia?

Ipar Euskal Herrian eta Frantziar estatuan, pertsona ugari dira, Euskal Herriko gatazkan aportazio bat egin asmoz, zirkunstantzia ezberdinengatik, beren etxea, familia, bizitza edota denbora eman izan dutenak. Pertsona horietarik asko militantziaren mundu zurrunetik heldu dira, esperientzia politiko minimo batean oinarrituz.Baina beste ugari, pertsona “arrunt” edo “landa” batzuk dira, politikatik edo gatazkatik kanpo hezi eta bizi izan ziren pertsonak eta beren ibilbide pertsonaleko momentu batean kontzientzia hartu zutenak (edo ez), Euskal Herriko gatazka krudelean parte hartzeraino. Egunerokotasun arrunt baten ordez, engaiamenduak oinarritutako arriskuz beteriko bizimodu bat hautatu zuten, sinesgaitzak ziren eta diren gertakariak bizitzeraino edo protagonizatzeraino.

Erreportaia beraz, pertsonai hoieri buruz, egin zuten ixilpeko lanari buruz eta egindako lanaren zergatiaz izango litzateke.

+Gehiago irakurri

Arnasa Luzea, erbesteratuak, Frantzia, ibai agirrebarrena, iheslariak, jauzia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude