Emakume kirolariak GAZTEZULOn

Zein presentzia dute emakume kirolariek komunikabideetan? Eusko Jaurlaritzak gaiaz ateratako txostenak eman du zeresanik. Informazio gehigarria eskaini asmoz, hona GAZTEZULO aldizkariko zenbait datu.

Aste bi dira Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaritzak ‘Emakumeen kirola: presentzia eta trataera orotariko euskal prentsan eta kirol egunkarietan. 2013-2014 denboraldia’ txostena aurkeztu zuenetik. Datuak penagarriak direla argi dago, eta komunikabideok hausnartu eta zenbait praktika aldatu beharko genituzkeela ere bai; baldin eta gizarte parekidea nahi dugula esatetik benetan izatera pasa dadin lan egiten badugu.

azalakGAZTEZULOren edukiak ez dira txosten horretan aztertu, bistakoa denez, egunkariak eta albisteak izan direlako azterketagai. Pena da, ordea, datu horiek hobeak izaten lagunduko luketelako; ziurrenik, bestelako komunikabide batzuk (astekariak, tokikoak…) kontutan hartu balira gertatuko litzatekeen moduan. Eztabaidagaiari informazio gehigarria atxikitze aldera, hona gurean plazaratutako edukiei dagozkien datu kuantitatiboak (2014ko urtarriletik 2015eko martxora bitartean publikatutako aldizkariak hartu ditugu kontutan):

– Aldizkariko elkarrizketa nagusia eta azala izan diren edukiak:

Guztira: 14 (%100)
Kirolariak: 4 (%29)
Emakumezkoak: 2 (%14,5)
Gizonezkoa: 2 (%14,5)

– ‘Kirolak’ atalean kaleratutako erreportaje eta elkarrizketak:

Guztira: 12 (%100)
Emakumezkoak: 6 (%50)
Gizonezkoa: 6 (%50)

Datu kuantitatiboetatik haratago, aldagai kualitatiboetan hainbat aldagai azter daitezke. EJren txostenak trataera ere aztertu du, adibidez, kontziliazioan, itxura fisikoa nabarmentzean edota gorputzaren erabilera merkantilistan erreparatuz. Aztertzeko moduko beste aldagai bat izan daiteke zein kirol diren eduki horietan agertzen direnak, izan ere, kirol minoritarioak oro har baldin badaude komunikabide gehienen agendetatik at, bazterketa hori nabariagoa baita emakumezko kirolarien kasuan. Hona GAZTEZULOn 2014tik hona publikatutako emakumezkoak zein kiroletan aritzen diren:

–      Skatea.
–      ‘Fixed’ txirrindularitza.
–      Ultra-Trailak.
–      Roller-derbya.
–      Triatloia.
–      Mendi eskia.
–      Txakurkrosa.
–      Boxeoa.

– Andrazko kirolariak protagonista dituzten edukien laburpena (2014-gaur egun):
Elkarrizketa nagusiak:

2015 otsaila: IANIRE ELORRIAGA skaterra.
2014ko urtarrila: ENERITZ BORINAGA boxeolaria.

‘Kirolak’ atalean:

2015eko urtarrila: AINARA ELBUSTO txirrindularia.
2014ko abendua: NÚRIA PICAS lasterkaria.
2014ko iraila: ROLLER DERBYA eta Euskal Herriko nesken taldeak.
2014ko ekaina: DINA BILBAO triatleta eta abenturazaleari buruzko erreportajea.
2014ko maiatza: NAHIA QUINCOCES mendi eski lasterkaria.
2014ko otsaila: LEIRE FERNANDEZ lasterkaria.

Araba euskaraz, emakume kirolariak, emakumea, Eusko jaurlaritza, Gaztezulo, Kirola, komunikabideak

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude