Elkarretaratze zaratsua Donostian

Elkarretaratze zaratsua Donostian –

Gipuzkoako Foru Aldundiak CAFen israelekiko kolaborazioa sarituko du bihar, CAFeko presidenteari, gipuzkoar guztion izenean, ohorezko domina emanez.

Elkarretaratze zaratsua Donostian

Bihar, urtarrilak 12, 17:30tan Gipuzkoa Plazan (Donostia), Palestinarekin Elkartasuna dinamikak elkarretaratze zaratatsua deitu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak CAFeko presidenteari emango dion urrezko domina salatzeko.

Bihar, Andres Arizkorretak (CAF) Gizpuzkoako, palestinar odolez zikindutako Urrezko Domina jasoko du Foru Aldundiaren eskutik.

CAFek eta Saphir eraikuntza enpresa israeldarrak Jerusalemgo tren arinaren hedapenean parte hartzen du (JLR ingelesez). Tranbia horrek Jerusalemgo auzo okupatuak zisjordaniako koloniekin lotuko ditu.

Proiektu horrek palestinarren jabetzak konfiskatzea, lurralde palestinarra anexionatzea, Jerusalemgo auzoetatik biztanle palestinarrak kanporatzea eta kolono sionistak Palestinako Lurralde Okupatuan ezartzea ahalbidetzen du.

Erakunde Sionistak nazioarteko komunitatea deritzon eta CAF bezalako enpresen konplizitatea behar du. Hau gabe, ezin du mantendu palestinarren aurkako okupazio, kolonizazio eta apartheid erregimena.

Eusko Jaurlaritzaren konplizitateari esker, euskal foru aldundien laguntzari esker eta euskal enpresen bultzadari esker genozidio bat gertatzen ari da Palestinan.

Gure izenean EZ!

Elkarretaratze zaratsua Donostian

14 pentsamendu “Elkarretaratze zaratsua Donostian”-ri buruz

  • Nire izenean bai eta bai!

  • Argi dago CAF-ek aberastasuna sortzen duela, aise neur daiteke.
    Boikotazaleek zer ekarpen egiten dute Euskal Herriko ongizateari?
    Zeinek du interesa hain estrategikoa den enpresari kalte egiteko?

  • Mikel Haranburu 2024-01-12 20:55

    Zuk badakizu boikotatzaileek non eta zertan egiten duten lan?
    Enpresa estrategikoa… zein da estrategia? Zertarako estrategia?
    Zergatik egiten zaio kalte enpresa horri, Israelentzat lanik ez egiteko eskatzeaz? Ez al da azken hori excusatio non petita bat?

  • Politikariei presio egin ordez enpresei presio egiten. Egin presio politikariei, Europari, eta jar ditzatela enbargoak eta trenak saltzeko debekuak eta orduan CAFek beteko ditu aginduak. CAFen ardura bakarra munduko trenik hoberenak egitea da, bezeroa edonor delarik ere. Hemen gertatzen dena da lehen enpresak extorsionatzen ibili zirenak orain munduko bakegileak bihurtu zaizkigula. Izango da rasta eta kiratsa manifan. Aizu Mikel, oker ez banago Nafarroan bizi zara. Han daukazuen zonifikazioa apartheida eduki eta munduko arazoak konpontzera nora zoaz? Zergatik ez duzu etxeko lotsakizun hori konpontzen hainbatetan mespretsatzen dituzuen giputxen enpresa batekin sartu ordez?

  • Mikel Haranburu 2024-01-13 01:57

    Nik artikuluaren edo iruzkinen inguruko lauzpabost galdera besterik ez dut egin; ez dut munduko arazorik konponduko, baina ardura dut horiek konpontzen laguntzea. Esate baterako, CAFi eskatuz Israeli lanik ez egiteko; CAFek munduko eta galaxiako trenik onenak egin ditzake, eta “aberastasuna” sortu, baina, mesedez, aisla dezagun Israel, mundutik, mundutar jarduten ez duen bitartean. Gobernuek erantzunkizuna dute, baina kasu honetan, CAFek aukerak izan ditu, bi: Israelentzat lan egin, ala Israelentzat lanik ez egin. Israelek bigarrena merezi duelakoan nago, eta CAFek egin du aukera, bere erantzunkizun pean, ez gobernu baten akuiluaz.

  • Gurean jende dezentek kendu behar du palestinar zapia begien aurretik eta errealitatea ikusi.

  • Politikariei presio egiteari buruz aipamenik ere ez, Mikel. Horiek dira gure ordezkariak eta horiek jartzen dituzte enbargoak. Ah! Gertatzen dena da ez zaudetela seguro gizartearen gehiengoak enbargo horiek nahi izango dituen. Zuek beti bezala, gutxiengo zaratatsua, ez duzue jakin ere egin nahi gizarte osoaren nahia kasu honetan zein den. Horregatik askoz errazagoa da enpresari kaka botatzea. Landabengo VWen aurrean ere manifa egingo dugu Israelera kotxerik sal ez dezan. Sunsundegui-ren aurrean ere berdin. Ea Sakanakoek zer esaten duten.

  • Mikel Haranburu 2024-01-13 12:11

    Nik hiruzpalau galdera egin eta ia tesi oso bat eraiki duzu… Bada, ez. CAFek, eta beste enpresek, beren ekimenez egin dezakete Israelen alde (bere beharrak asetzen). Eta beren ekimenez egin dezakete kontrakoa.
    Jakina, nik gobernuek ere presio egin dezaten nahi dut. Ez bakarrik presioa, harremanak oro apurtu ditzaten nahi dut. Baina bada diferentzia bat: gobernuak, parlamentuak, lau urtetik aukeratzen ditugu, eta hurrengo aldian norberak erabakiko du nori botoa eman. CAFen, eta besteetan, erabakiak hartzen dituztenak inork ez ditu hautatu, eta hemendik hilabete batzutara ez dugu edo duzue, botoa ukatzerik izanen.
    Are gehiago, “Eusko Jaurlaritzak” Israeli “gerra” deklara diezaion nahi nuke… baina…
    Hori ez nioke CAFi eskatuko…

  • Eusko Jaurlaritzak Israeli “gerra” deklara diezaiola… zuek, ezkerrekook belarra ikaragarri erretzen duzue, ez? Eta gauzatxo bat: zuk nahi duzu trenik ez saltzea, baina EAEko biztanleen gehiengoak zer nahiko lukeen galdetu beharko da, ez? Eman hitza herriari. Enpresa batek ez du Israelen alde egiten, Enpresak produktua saldu egiten du, bai CAFek eta bai beste guztiek. Erabaki politikoak politikariei. Lau urtez behingoak konbentzitzen ez badizu, ba ez dakit, erreferendunak eta horrelakoak planteatu beharko dituzu, ez? Niri gustatzen ez zaidan erabaki bat badago, lau urte ez dago ondo, bestela bai. Ze demokrazi sistema infantila da hori?

  • Mikel Haranburu 2024-01-14 21:56

    Zer ari zara demokrazia sistema-eta aipatuz? Ez nahastu,eta ez nahasten saiatu.
    Enpresez eta Israelez ari ginen; enpresa batek ez duela Israelen alde egiten? Zertaz alde egin zuten bada, enpresa askok, Errusiatik, eta zertaz alde egin zuten enpresa askok Kalatuniatik, kalte egitearren, omen? Berdin zait fenomenoaren norabidea, hots, alde egin ala ez bertaratu. CAFek egin dezale nahi duena, baina nik eskatzen ahal diot Israelen lanik ez egitea, zilegitasun “demokratiko osoaz”, lau urtez behin botoa ematen ez badiot ere. Bai eta armak fabrikatzen dituzten enpresei ere, gero jende apala hiltzeko balioko badute. Israel eraikitzeak berak Palestina suntsitzea dakartza. Azpiegiturak eta zerbitzuak sionismoaren eskutik han eraikitzea, Palestina eta Palestinarrak kondenatzea da, gauza bat eta bakarra: Israel gehiago, Palestina gutxiago. Berdin izan zen Ameriketan, Mendebaldea “konkistatu” zutenean (genuenean?). Estatu Batu gehiago, bertako herriak gutxiago. Pelikuletan ere erakutsi digute inolako lotsarik gabe.
    Beraz, Palestina biziko bada, Israelen garapena moztu beharko da. Bide horretatik doa bi estatuen aukera; Israelek metroa Palestina osora zabaltzen duenean, akabo Palestina.
    CAFi esker, eta negozio garbi eta zintzoa besterik ikusi nahi ez duzuenoi esker.
    Eta bai, erabaki politikoak gobernuek… bai eta negozioa zapuztera jotzen badute ere?

  • Ba noski, Europak debekatulo balio, CAF negoziorik gabe. Enpresak Errusiatik edo Kataluniatik alde egin bazuten, negozio kalkuluengatik zen, besterik ez. Zuk nahasten duzu guztia.

  • Mikel Haranburu 2024-01-15 01:00

    Nire puntua zen, zera, alde egin bazuten, kalte egiten zietela, Errusiari, eta Kataluniari; ez alde egingo ez bazuten, beriz, on. Enpresek on ala kalte egigten diotela delako estatuari, eta erabakimena dutela. Espainia pozik asko ikusi bide zuen hura, Kataluniaren kasuan, eta beste askok Errusiarenean. Eta, zure alde, estatuek bultzatuta. Baina ez da zertan izan negozio kalkulu huts. Eta hori da CAF bati eskatzen ahal zaiona. Soilik negozioari begiratzen badio, etikoki gaizki, nire ustetan, laguntzen duelako sasi-estatu hori finkatzen, batez ere Palestinako herriaren kaltetan, herria bera desagertze bidean jarriz. Zure aburuz, negozioak merezi badu Palestina akabatzea, egin txalo asko. Enpresen jardunak zerikusia du guztiarekin, nahi ez badute ere.

  • Erabaki etikoak enpresen esku uzten baduzu, akabo mundua. METAk badaki bere instagram eta abarrek gazteengan eragiten duten kaltea zein den, gobernuek ere badakite. METAk ez du ezer egingo hori ekiditeko, gobernuek (alegia, guk) jarri behar dituzte joko arauak. Interneten pornoa milaka toneladaka fago klik batean gazteen eskura. Agian norbaitek pentsatuko du hori sexu askapenaren borrokarekin irabazitako garaikur bat dela. Baietz uste duzu? Alarma guztiak piztuta daude, beste behin gazteak hondatzen eta izorratzen ari gara, garatu gabeko pertsonak diren heinean egoera zaurgarrian daudelako. Enpresek ez dute ezer egingo hori konpontzeko, besteak beste badakitelako eurak hortik etekina ateratzeari uzten badiote, beste enpresa batek aprobetsatuko duela. Beraz, legeak behar dira eta joko-arauak definitu, eta hori gure politikariek gure aginduz egin behar dute. Freixenet kataluniatik alde egin zen, zergatik? Alde egiten ez bazuen eguberrietan espainiar nazionalistengandik jasoko zuen boikota, alde egin eta kataluniar nazionalistengandik jasoko zuen boikota baino handiagoa zelako. Europak Errusiari enbargoa jartzen dionean, kaltetua ez da Errusia soilik, Europako enpresak ere bai. Eta hor oreka puntu bat bilatzen du Europak, Errusia ahalik eta gehien kaltetu bere enpresak ahalik eta gutxien kaltetuz. Eta zer enbargo jarri estrategikoki aukeratzen da. Baina kalteak denek pairatzen dituzte ezinbestean. Eta gero, ea nork gehiago irauten duen pultsu horretan. Horrela da dena. Europak nola esango dio bada bere enpresa bati Errusiatik alde egiteko? Hori bere kaltetan da! Baina enbargoen ondorioz eta Errusiak jarritako kontraenbargoen ondorioz, enpresak bere kslkuluak egiten ditu eta agian alde egin beharra dauka. Eta hori Europak badaki, baina pultsu horretan irentsi beharreko albo-kalteak dira. Enpresen eskutan ez utzi etika, mesedez.

  • Mikel Haranburu 2024-01-15 13:35

    Hasi eta bukatu, nik babestu ez dudan ideiarekin egin duzu: ez dut etika enpresen eskuetan uzten. Hain zuzen ere, horregatik presionatzen ahal dugu herritarrok, enpresek etikoki jardun dezaten. Alabaina, enpresek ERE etika zerbait erabili beharko dute, ala? Ez da dena negozio eta diru kalkulu izanen ezta? Dirutzak gastatzen dituzte irudia hobetzeko, hala nola Iberdrola eta bere iragarki quasi psikodelikoak, non dena berde, lore, atmosfera aratz eta beste den, ezkutaturik bere jardunaren zikinkeria… auto ekoizleek ere berdin, dena konfort eta goxotasun, planeta hondatzen badugu egunero egunero kizi bat. Hibrido entxufagarriak dira irtenbidea…
    Gertatzen dena da oso nabarmena dela CAFek horrelako enkargu bati baietz esatea, noiz eta Israel etnozidio, genozidio, infantizidio eta nik dakita zenbat -zidio lanetan buru belarri ari delarikan.
    Ez, ez dut etika enpresen eskuetan uzten, ez eta planetaren etorkizun berde ala grisa ere, eta horregatik geure partea egin behar dugu; CAFek, eta bestek, esplikatuko ahal digute zein den beren portaera etikoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude