Elkarbizitza Vs convivencia
Elkarbizitza Vs convivencia –
Modan jarriko den hitza da elkarbizitza, convivencia espainolez. Bolo-bolo dabil politiko, errege eta iritzi sortzaileen hitz magikoen ohianean. Gehienetan, besteei eskatzen zaion jarrera da konbibentziarena, norberak duen jokaera kontuan hartu gabe ia beti.
Euskaraz, ordea, hori ez da posible. Harluxet Entziklopediaren arabera, elkar, “elkarrekikotasuna adierazteko erabiltzen den izenordaina da”. Alegia, bi aldeetan jarrera bera denean bakarrik gerta daiteke elkarbizitza. Gaztelanierara ekarrita reciprocidad beharko luke batak bestea.
Espainiako erregeak eta alderdi nazional espainolek konbibentzia eskatzen diete katalanei haiekin duten (dugun) korapilo politikoa askatzeko. Konbibentziarako jarrera eskatzen diete erreferendumaren bidez hitz egin nahi izan dutenean egurra, atxiloketa politikoak eta aldebakarreko epaiketak egiteko asmatutako delitoei zigorrak ezarri ondoren. Ez dute, aitzitik, reciprocidad adiera euren buruari aplikatzen.
Euskaraz jakingo dutenik ez dut espero. Ez dut espero elkar izenordainaren esanahia ezagutzea, zeren eta katalanei eskatzen dieten gauza bera eskatzen digute. 2011ko urtarrilaren 8an ETAk su-eten orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria eman zuen. Erabaki politiko horrek, alta, ez zuen elkarrekikotasunik jaso. Altsasukoi asmatutako delitoak ezarri zizkioten. Errefusatu duten epaile beraiek isun ekonomikoa jarri diete atxilotuei. Disparate bat. Zentzugabekeri horrek berak adierazten du, epaiketa poltikoa dela convivencia urratuaren aitzakian. Euskaraz, behitzat, ez dago elkarbizitza reciprocidad ez duenik.