Elizako ezkontza ala zibila. Nola ezkontzen gara?
1986 urtean Euskal Herriko bikoteen %80ak apaizaren aurrean ematen zion baiezkoa senar-emazteari. Tradizioak eta elizaren pisuak gutxiengoan uzten zituen ezkontza zibila hautatzen zuten gazte arraro horiek. Hiru hamarkadatan, ordea, egoera irauli egin da. Elizara doan bikotea da gaur aurkitzen zailena. Joerak bereari eutsiz gero anekdotikoa izan daiteke urte gutxian.
2011ko datuei erreparatuz, Hego Euskal Herrian ezkontzen diren bikoteen ia hiru laurdenak bide zibila aukeratzen dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako azken datuei dagokionez, 2012 urtean elizatik ezkondu ziren Arabako bikoteen %32 eta Gipuzkoa eta Bizkaikoen %27. 2011an bikote nafarren %38ak jo zuen elizara, udaletxera beharrean.
1986tik 2013ra urtez urte, ia salbuespenik gabe, elizak husten joan dira eta udaletxeak betetzen. 2006-2007 urteetan aldatu zen elizaren nagusitasuna, eta joerak bizkor segitzen du bi aukeren arteko aldea zabalduz.
Abiapuntua okerra da. Elizatik ezkontzen diren guztiak ezkontzen dira zibiletik ere. Beraz, ezkontzen direnen %100 ezkontzen dira zibiletik. Asko jota ere %28 elizatik ERE ezkontzen dira.
Arrazoi duzu. Zibiletik ezkontzen denak bakarrik zibiletik egiten du, elizatik egiten duenak bietatik. Baina, datu estatistikoak eskaintzerako orduan emantzat jotzen da hori eta ezkontzak kanokiko/zibil artean banatzen dira.