Eliza, homosexualak eta PSN
Iruñeko artzapezpikua izandako Fernando Sebastianek esan du: homosexualitatea sexualitate makurra da, zuzendu beharrekoa, eta zuzen daitekeena, tratamendu bidez. Horren aurrean jende askok gogor kritikatu du, besteak beste PSNk, Nafarroako Alderdi Sozialistak.
Hobe dira lanak, ezi ez erranak
Baina hara! Nafarroan ez dugu lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen arretarako bulegorik, eta ez dago halakorik PSNk nahi ez duelako. Bitan behintzat eragotzi du:
– 2010ean, halako bulego bat sortzeko lege proposamenaren kontra bozkatu zuen: “Ez da beharrezkoa” esan zuen, izan ere pertsona horiei gainerako guziei bezala “ematen ahal zaie eta eman behar zaie arreta”.
– 2013an, antzeko lege proposamen baten aurrean, abstenitu egin da , jakinda bere botoak nahitaezkoak zirela: “Ez dugu uste lege bat denik bazterketari aurre egiteko tresnarik hoberena”.
Ibili eta buelta, Nafarroan ez dago ez LGTBendako bulego publikorik, ez arreta hori ematen duten elkarteekin inolako hitzarmenik, ez “lege bat baino egokiagoa” izanen den tresnarik.