Hiztunpolisa pilulak

Hiztunpolisa pilulak –

Euskararen garabideei buruz orain dela 25 urte plazara irten zen liburu ezinbesteko bat: Un futuro para nuestro pasado. Liburu horrek soka handia ekarri zuen bere garaian eta, gaur egun ere, euskal soziolinguistikan aipatuena izango da.

25 urte beranduago, Hiztunpolisa liburua erditu du Jon Sarasuak. Nire ustez, beste mugarri handi bat ipini beharko lukeen liburua, Txepetxen liburua bezala, aizue. Liburu mamitsua da, probokatiboa, ezberdina, gurean zentratua. Kontzeptu berri askotxo dakar, diskurtso berri baterako mamia, geroari begirako proposamen ausart eta sakonak. Ideia organikoak, Sarasuak berak esaten duen moduan.

Topaguneak bere kongresuan mamitutako diskurtso berriaren zantzu asko antzematen dira Hiztunpolisa liburuan. Han akaso gordinago agertzen ziren hemen baino, baina bidexka berdinetik dabiltza hangoak eta hemengoak. Eurek antolatutako Topaldian ere liburuari tartea egin diote.

“Biblia” berri bat ondu zaigu. Geroan mila bider aipatua izango den liburua dela ematen du. Oihartzun dezente izaten ari baita. Eta, horren ondorioz, liburuko hamar pasarte aukeratu eta pilula moduan blogeratu ditut:

Soziolinguistikako jakintza

Sukalde proiektua

Pentsua

Eskolan

Potentziala eta potentzia

Komunitatearen osaera

Euskara eredu

Ez da

Jenio linguistikoa aldarrikatu

Usaimen ona

Hiztunpolisa pilulak

5 pentsamendu “Hiztunpolisa pilulak”-ri buruz

  • Ados nago zurekin. Niri ere oso liburu ona iruditzen zait.

    Txepetxen “Un futuro…” mugarria izan zela diozu, baina ez al zen nahiko oharkabean pasa euskaldunen artean, elite txiki batean izan ezik? Ez al zioten muzin egin benetan hartzaile izan behar zutenek? Nire kezka da ea ez ote den berdin gertatuko HIztunpolisa-rekin. Ikusiko dugu. Bitartean, eman diezaiogun hauspoa, merezi du eta.

    • Martin, arrazoi duzu. Txepetxen liburua mugarria izan zen, baina akaso “elite” txiki baterako baino ez. Eta Hiztunpolisarekin ere antzekoak gertatu daiteke, jakina. Eta seguruenik gertatuko da. Baina, tira, ez gaitezen ezkor jarriko. Hauspotu dezagun ahal dugun neurrian eta ahal dugun bideetatik.

  • Eskerrik asko, Txerra, lan honengatik eta, orokorrean, zure blogarengatik.
    Neuk ere irakurri dut liburu osoa, eta oso-oso interesgarria iruditu zait. Hauxe dugu hainbat lekutan landu daitekeen “liburu-forum” gisako lana. Hala ere, nire inguru hurbilari erreparatuta, uste dut ez dela orain arte merezi eta behar duten oihartzuna izaten ari.

  • […] Agian Jon Sarasuak -berea da edalontzi erdi hutsaren adibidea- egin beharko luke bere “<em>Hiztunpolisa” liburuaren edizio laburtu bat, hamar bider inguru txikiagoa. Zerbati interesgarria […]

  • […] Sarasuak bere Hiztunpolisa liburu famatuan hizkuntza komunitateak eta Estatuak kontrajartzen zituen. Lehenak, komunitate […]