Elikadura, berrikuntzarako aukera-eremua Jardunaldia urriaren 27an

Elikaduraren balio kateak euskal ekonomian ez ezik, osasunean eta lurraldearen egituraketan ere izugarrizko impaktua du eta enplegu guztiko %12ko arduraduna da. Datorren Innobasqueren Asteartean, urriaren 27an Donostian izango dena, kateko estadio bakoitzeko elikadura berrikuntza eredu onak jakinaraziko ditugu.

Elikaduraren alorrak Euskadin balio erantsi gordinaren (BEG) %8,9 da, eta enplegua ematen die zuzenean 114.149 pertsonari (guztien %12). Gero eta nabariagoa den pisu erlatiboarekin, bere eragina ekonomian, gastronomian eta kulturan, osasunean edo lurraldearen egituraketan ere sumatzen da.

Sektore ekonomiko gisa, elikadura balio-kate batean egituratuta dago, eta hor posible da berrikuntza bere lau estadioetako bakoitzean: ekoizpen, elikadura-industria, sukaldaritza eta merkataritzan.

ElikaduraInnobasqueren Astearte honetan jardunbide berritzaileak ezagutaraziko dira elikaduraren balio-katearen mailetako bakoitzean: Iratxe baserrikoak ekoizpenaren eraldaketa-proiektua erakutsiko du, arrautza ekologikoa ekoiztera eraman duena; produktu berritzaileak Azti-Tecnalia, Azaro Fundazio eta Leartiker-en ikerketa-lanetatik abiatuta; ostalaritza-negozioetarako joerak; eta “Eroski zurekin” negozio- eta denda-eredua, Elorrioko kooperatibak ezarri berri duena.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

innobasque

www.innobasque.com

Innobasqueren astearteak: Elikadura, berrikuntzarako aukera-eremua

DEIALDIA:

ANTOLATZAILEA: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

GAIA: Jardunaldia: “Elikadura, berrikuntzarako aukera-eremua”

EGUNA: 2015eko urriaren 27a, asteartea

ORDUA: 12:00-13:30

LEKUA: Tecnalia – Mikeletegi pasealekua, 2. DONOSTIA

PARTE-HARTZAILEAK:

Eduardo Bizkarra, pastelgilea Bizkarra Okindegi eta Gozotegian

Iratxe Martínez, Iratxe baserriaren jabea

Taig Mac Carthy, Gïk Ardo Urdinaren sortzailea

Iñigo Cojo, BCC Innovation-eko chef ikertzailea

Elena Urdaneta, Basque Culinary Center-eko I+G zuzendaria

Carmen Geldenzu, Eroskiko Denda Formatuen zuzendaria

Malen Sarasua, Leartiker-eko ikertzailea

Rogelio Pozo, Azti-Tecnaliako zuzendari nagusia

Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia

Elikadura, berrikuntzarako aukera-eremua Jardunaldia
Elikadura balio kateak euskal ekonomian ez ezik, osasunean eta lurraldearen egituraketan ere izugarrizko impaktua du eta enplegu guztiko %12ko arduraduna da. Datorren Innobasqueren Asteartean, urriaren 27an Donostian …
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Elikadura, berrikuntzarako aukera-eremua Jardunaldia urriaren 27an”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude