“Elena Tuduri eta Goikoetxeako ehun-ondarea” mahai ingurua
Elena Tuduri eta Goikoetxeako ehun-ondarea –
Zumalakarregi Museoak “Elena Tuduri eta Goikoetxeako ehun-ondarea” mahai ingurua antolatzen du.
“Elena Tuduri. Erramuaren sekretua” erakusketaren aurretik dagoen ikerketa eta talde lana ezagutzeko aukera aparta.
Mahai ingurua ondarearen ikerketa proiektuaren arduradunekin izango da: Mikel Prieto, Emilio Latorre, Ane Albisu eta Elur Ulibarrena.
Hitzordua BIHAR, urriak 26an, 19:00tan Ormaiztegiko kultur etxean.
Erakusketa orok aurretik ikerketa prozesu bat izaten du. Egun Zumalakarregi Museoan ikusgai dugun “Elena Tuduri. Erramuaren sekretua. Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma” erakusketak, gainera urrutitik datorren ikerketa prozesua eta hainbat zorioneko kontzidentzia biltzen ditu bere sorreran.
Datorren urriak 26an, arratsaldeko 7etan Ormaiztegiko Kultur etxean, Zumalakarregi Museoak ikerketa hauen nondik norakoak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Horretarako Albizturko Goikoetxeako artxiboa hainbat urtez ikertzen ari den Mikel Prieto izango dugu gurekin, bera izan baizen Elena Tuduriren lana eta Goikoetxearen arteko loturaz jabetu zena. Emilio Latorre bere amonaren XX.mende hasierako ikerlana argitaratu duena eta Ane Albisu eta Elur Ulibarrena euskal jantzien ondarean adituak ere parte hartuko dute solasaldian.
.
Zorioneko kointzidentziak.
Elena Tudurik bere lanerako Albizturren egin zuen soinekoaren argazki bat, bere biloba Emilio Latorrek 2017an argitaratua, izan da hau hartutako tokia Goikoetxea izan zena baieztatu duena.
100 urte beranduago, 2020ean, ikerketa talde honek, Goikoetxeara itzuli eta soineko hori bera aurkitu du, oihal bilduma zabal baten ondoan. Goikoetxean aurkitutako bilduma honen kontserbazio egoera paregabea eta Elena Tuduriren ikerketa aitzindaria izango dira solasaldiaren gai nagusiak.
Gainera, Goikoetxeako jabe den Laskibar familiak oihal bilduma aberats hau Gordailuari, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare biltegiari, dohaintzan uztea erabaki du, honela gipuzkoar guztien eskura utziz.
Ikerketa eta ondarearen zaintza uztartzen dituen lan hau ezagutzeko aukera aparta.
.
Informazio baliagarria:
“Elena Tuduri eta Goikoetxeako ehun-ondarea” mahai ingurua
· Urriak 26
· 19:00’tan
· Ormaiztegiko kultur etxea
· Izen ematea: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
· Telefonoa: 943 88 99 00
“Elena Tuduri eta Goikoetxeako ehun-ondarea” mahai ingurua