Elebide zerbitzuaren iazko emaitzak eta publizitate kanpaina berria aurkeztu ditu Jaurlaritzak
Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuak 261 kexa jaso zituen iaz. Datozen egunetan publizitate kanpaina hasiko du Eusko Jaurlaritzak Elebide zerbitzuaren erabilpena sustatzeko “Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu” lelopean. Lurdes Auzmendi Kultura Saileko Hizkuntza politikarako sailburuordearen arabera, “pozgarria da ikustea sailburuordetzak bultzaturiko sentiberatze kanpainak arrakastatsuak izan direla”.
elebide2011-10-17
Jakin nahi nuke zer esan dion ELEBIDEk, zer esan diozuen Lurdes Auzmendik HPSko buruak edo Blanka Urgell sailburuak, BENGOA zuen gobernukide sailburuari, oraintxe ere berriro egin dituen adierazpenen aurrean, ukatuz, arreta medikua euskaraz jasotzeko dugun eskubidea EAEn, EAEko estatutu eta euskararen legeetatik 30 hamar urte eta gero. Noski, kapa eta ezpataz defenfatzen segitzen duen bitartean Espainia osoko biztanleek duten eskubide urraezina bere arreta medikua espainolez jasotzeko Donostian edo Lekeition ere, hala behar dutenean (ez bekie gerta).
Non dago lotsa? 30 urte eta gero, hau?
Erantzun zain, adeitasunez
Bittor